Ehun egun beteko dira larunbatean Zaldibarko zabor jauziak Sololuze eta Beltran desagerrarazi zituela

  • Maiatzaren 16an ehun egun beteko dira Zaldibarko zabortegian luizia gertatu eta bi langile lurperatuta geratu zirenetik. Zaldibar Argitu plataformak berriro gerta ez dadin bermeak exijitu ditu, hondakinen kudeaketa publikoa, zentzuzkoa eta zuzena izan dadin, eta arduradunek erantzukizunak har ditzaten eskatuz. Elkarretaratzeak deitu dituzte Zaldibarren eta Elgetan, eta mendi tontorretatik argazkiak bidaltzeko deialdia egin dute.


2020ko maiatzaren 15an - 13:03

Ezbeharra gertatu zenetik ehun egunera, Zaldibar Argitu plataformak egia eta informazioa eskatzen jarraitzen du. “Euskal Herriak jasan behar izan duen hondamendi ekologiko handienetakoa” bezala definitu dute herri bizkaitarrean gertatutakoa, eta horren aurrean erantzuleen autokritika falta kritikatu dute.

Langileak aurkitzea lehentasunezko gaia izan behar dela adierazi dute, eta ahalegin horretan “buru-belarri” jartzea eta beharrezko baliabideak eskaintzea eskatu dute. Gogoan izan dituzte bi langileen senide, lagun eta gertukoenak. Baita ere luizia gertatu eta lehen momentuetan segurtasun neurririk gabe lanean izan ziren erreskate taldeko langileak.

Ezbeharra berriro gertatu ez dadin bermeak eskatu dituzte. Hondakinen kudeaketa esku pribatuetan utzi ezin dela eta publikoa, zentzuzkoa eta zuzena izan behar dela adierazi dute. Azken aldarrikapen batekin bukatu dute komunikatua: “Langileak topatu arte, gure osasunaren eta bizitzaren defentsan eta erantzukizun guztiak argitu arte, lanean jarraituko dugu!”

Hori horrela, elkarretaratzea deitu dute Zaldibarren eguerdiko 13:30ean udaletxeko plazan; eta Elgetan arratsaldeko 19:00ean. era berean, mendi tontorretatik argazkiak zabaltzeko deia luzatu diete herritarrei, #zaldibarargitu eta #joaquinetaalbertogogoan traolak erabiliz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaldibarko zabortegiaren krisia
Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


Zaldibarko zabortegira hondakinak baimenik gabe isurtzeagatik Lapurdiko bi enpresa zigortu dituzte

Baionako Auzitegiak ezarri duenez, Basusarrin dagoen Etcheverry-Mindurri enpresak 150.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta Donibane Lohizuneko CBA Artolak 100.000 eurokoa.


2023-10-03 | ARGIA
Zaldibarko zabortegiaren behin-behineko zigilatzea ere Jaurlaritzak ordainduko du

Enpresari eskatu dio lan horiek egiteko Arantxa Tapiaren sailak, baina Verter-ek ez du erantzun. Lanek “bospasei” urterako ziurtatuko dute zabortegiaren egonkortasuna, 750.000 euroko aurrekontuarekin.


Eguneraketa berriak daude