Ehun bat lagunek espekulazioaren kontrako protesta egin dute Aiherran

  • Larunbatean herritarrek salatu zuten “onartezinak” direla herrian salgai dauden lurren prezioak, azken urteetan igotzen ari direnak. Esaterako, Lohixundea ondoan 2.933 metro koadroko lurrak 425.000 euroan daude salmentan. “Prezio duinak” eskatu dituzte, Aiherran bizi ahal izateko.


2022ko otsailaren 01an - 09:15
Azken eguneraketa: 10:18
Aiherran, Nafarroa Beherean, azken urteetan lurren prezioak garestitu dituzte. / Argazkia: Euskal Kultur Erakundea.

Aiherra ez da salgai eta Espekulazioari ez leloak zituzten pankartekin protesta egin zuten ehun bat herritarrek urtarrilaren 30ean, Aiherran, Nafarroa Beherean. Lohixundeko bideko lur batzuetan elkartu ziren manifestariak, salatzeko azken urteetan herriko lurren prezioak igotzen ari direla. Eremu horretan 2.933 metro koadro 425.000 euroan jarri dituzte salmentan, Kazeta.eus-ek argitaratu duenez. Halaber, kritikatu dute herri erdigunean 4.800 metro koadroko eremua 260.000 euroan dagoela salgai.

Arberoako ibarrean bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute, eta horretarako “prezio duinak” eskatu, espekulazioa baztertuta. “Gure ahaletatik kanpo diren lur salmentek ondorio latzak dituzte gu eta gure ondokoentzat”, ohartarazi du protestari batek, Kazeta.eus-ek jaso duenez. Izan ere, salatu dute agentzien eta saltzaileen espekulazioak etxebizitza eskubidea oztopatzen duela, eta zenbait arazo aipatu dituzte: gazteak herritik kanpo joan behar izatea, prezio altuengatik mailegu luzeetan zorpetzea edota Aiherrako etxeak bigarren etxebizitza bilakatzea, herritarrek eurek ezin dituztelako erosi.

Herritarrek espekulazioaren aurkako borrokan segiko dute, eta datorren hitzordua Denen Etxea egoitzan antolatu dute, otsailaren 12rako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lurraren espekulazioa
2023-11-21 | ARGIA
Otxantegi Herri Lurrak erresistentzia gosaria deitu du ostegunerako

Bi urtez landu dituzte Berangoko lur horiek modu kolektiboan, eta epaitegiak desalojo agindua eman du azaroaren 23rako. Aguirre-Lipperheide familiak Otxantegiko zortzi hektarea nekazal lur saldu nahi ditu Amenabar enpresak etxeak egin ditzan. Horren aurrean, "espazioa... [+]


2023-11-07 | ARGIA
Aske utzi dituzte astearte goizean Lapurdin atxilotu dituzten herritarrak

Martxoaren 12an izango dute epaiketa Ostia! kolektiboko militante Jeanine Beyrie, Filipe Laskarai, Jakes Bortayrou eta Dominika Daguerre-k, kalteak eragitea leporatuta. Manifestazioa egin dute goizean Baionan atxilotuen askatasuna eskatzeko, eta hitzordua jarri dute... [+]


2023-11-07 | ARGIA
Lau pertsona atxilo hartu dituzte Baionan, Kanbon eta Itsasun, etxebizitza espekulazioaren aurka egindako ekintzengatik

Asteartean, goizeko lehen orduetan, gutxienez lau pertsona atxilo hartu ditu Frantziako Poliziak. Operazioak Baionan, Itsasun eta Angelun egin dira, eta Baionako polizia-etxean daude atxilotuak. Euskal Irratiek jakitera eman dutenez, 2022ko abenduan Angelun eginiko ekintza baten... [+]


Eguneraketa berriak daude