EHUko irakasle ikertzaileek grebara joko dute euren lan baldintzak okertzen badira

  • Steilas, LAB eta ELA sindikatuek iragarri dute EHUko irakasle eta ikertzaileen artean mobilizazio zikloa hasi eta grebara jo dezaketela irailetik aurrera, unibertsitateei buruzko Espainiako Estatuko LOSU legearen ezarpenarekin haien lan baldintzak "okertzeko arriskua" ikusten dutelako.

LAB, ELA eta Steials sindikatuetako ordezkariek agerraldia egin dute EHUko irakasle ikertzaileen egoera salatzeko. Argazkia: LAB

2023ko uztailaren 19an - 08:07
Azken eguneraketa: 10:44
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Greba hotsak zabaldu dira EHUn eta irailetik aurrera has daitezke mobilizazioak, Steilas, LAB eta ELA sindikatuek iragarri dutenez. Unibertsitate horretako ikertzaile eta irakasleen lan baldintzak okertzeko arriskuan daudela salatu dute, Espainiako Estatuko unibertsitateetako LOSU legea ezartzearen "aitzakiarekin".

Hala, jardunaldi osoko irakasle ikertzaileen ordezkapenak egiterakoan soldata osoaren %34,29 baino ez dutela jasoko salatu dute eta gizarte segurantzan proportzio horretan kotizatuko dutela. Hortaz, apenas jasoko dute 800 euroko soldata –gutxieneko soldata baino eskasagoa– nahiz eta praktikan jardunaldi osoko lana egin.

" EHUk egiten duen Ordezko kontzeptuaren interpretazioa hertsia eta mugatua da", azaldu dute sindikatuetako langileen ordezkariek asteartean egindako agerraldi publiko batean. Ordezkapenetan lanaldi osoko kontratuekin betetzea exijitu dute, lanaldi partzialeko kopuruak murriztea, eta soldata duinak ezartzea.

Eusko Jaurlaritzarengan ere jarri dute erantzukizuna, unibertsitate publikoa finantzatzeko jarri beharreko dirua askoz handiagoa behar lukeelako legearen arabera, beren esanetan; gaur egun BPGren %0,4 bideratzen da eta 2030erako BPGren %1 izan behar luke.

Hori guztia dela-eta, eta "urtez urte jasan dugun eros ahalmenaren galera eta lan baldintzen okertzea salatzeko", sindikatu horiek mobilizazioak eta greba deialdia iragarri dituzte, ikasturte berriaren hasierarekin.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Bi langile hil dira lan istripuetan pasa den astean

Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.


2025-07-03 | Leire Artola Arin
Marbellako zerbitzari baten egunerokoa: prekaritatea, gehiegikeria eta turismoaren mendekotasuna

Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


Lan heriotzak salatzeko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritza blokeatu du LABek

Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]


Atxondon hildako langilea "diru-gosearen" biktima izan dela salatu du AHT Gelditu!-k

AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]


2025-05-29 | ARGIA
Asteko laugarren langile hila, Bilbon, teilatutik erorita

Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).


Lan heriotzak ez normalizatzeko deia zabaldu du Aiaraldeko Greba Batzordeak

Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.


Eragozpenak errepidean

Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]


Inko Iriarte (LAB): "Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz"

"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]


2025-05-27 | ARGIA
Azpikontratatutako langile bat hil da Amurrion teilatutik behera erorita

Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.


2025-05-27 | ARGIA
50 urteko behargin bat hil da Andosillan, zama gainera erorita

Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.


Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.