EHUk Microsoft hodei-azpiegiturara migratu ez dezan protesta

  • EHUko langile talde batek protesta hasi du Unibertsitateak Microsoft Office 365era migratu nahi dituelako bere irakasle, administrazio eta zerbitzuetako pertsonala eta ikasleen posta elektronikoak. Horren ordez, EHUk bere "hodei" propioa izan dezala eskatzen dute. "EHU ez dago salgai!" izeneko manifestua kaleratu dute, EHUren pribatizazioen kontrako plataforma gisa aurkeztuz beren burua.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020eko ekainaren 19a - 10:55
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Webgune bat argitaratu dute, eta beraien protestaren zioak azaltzen dituzte, migrazio "pribatizatzaile" horrek dituen arriskuak nabarmenduz. Honako hauek, laburtuta:

  • Pribatutasunik eza. Datu pertsonalak, proiektu eta ikerkuntzen emaitzak enpresa pribatuen esku uztea litzateke.
  • Dependentzia:  Sistema honekin Microsoften produktuekiko menpekotasuna areagotu egingo da.
  • EHUren izaera publikoaren galera.
  • EHUren dirua xahutzea.

Azken puntu horiekin lotuta ikusten dute ez dela EHUko IKT zerbitzu propioetan lanpostu berriak sortzen, ez eta baliabide teknikoak handitzen. Azpikontratazioetan dirua xahutu ordez, manifestu honen sinatzaileek uste dute EHUko langileek kudeatuko duten azpiegitura eta software libre baten alde egiteko garaia dela.

Hemen Plataformak lortu dituen atxikimenduen zerrenda, eta bat egin nahi baduzu, manifestua sina dezakezu hemendik.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Teknologia burujabetza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.