‘Egunkaria’ren sorrerari buruzko ‘Gaur irekiko ditu ateak’ filma estreinatu dute Docs Barcelona jaialdian

  • Docs Barcelona nazioarteko film dokumentalen jaialdian estreinatu da Euskaldunon Egunkariaren hasiera kontatzen duen Gaur irekiko ditu ateak, aste honetatik aitzina Euskal Herrian ere ikusi ahal izango dena. Eriz Zapirainen lana Latitud atalean lehiatu da Espainiako eta Latinoamerikako beste bost finalistarekin.


2016ko maiatzaren 30ean - 12:07
Eriz Zapirain eta Iñaki Uriak aurkeztu zuten Bartzelonan "Gaur irekiko ditu ateak" dokumentala.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hamaika Telebistak ekoiztutako 88 minutuko dokumentalean bildu ditu Zapirainek 1990ko abenduan argia ikusi zuen Euskaldunon Egunkariaren sorreran parte hartu zuten protagonistetako askoren lekukotzak, kontatuz euskarazko lehenbiziko egunkariaren genesia eta hasierako urratsak, trailer honetan aurreratzen dutenez:

Bartzelonako festibalean izan ziren Zapirain zuzendaria eta dokumentalaren protagonista nagusietakoa den Iñaki Uria, zine kritikoekin eta Kataluniako ikusleekin iritzi-trukean.

Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean elkartasun handia iritsi zen Kataluniatik, eta filmaren arduradunek deklaratu dutenez “Kataluniarrek, eta zehatzago bartzelonarrek, ez dute hutsik egin berriro ere egin eta Euskaldunon Egunkaria ardatz duen zitara hurbildu dira".

Gaur irekiko ditu ateak aste honetatik aurrera ikusi ahal izango da Euskal Herrian: ekainaren 2an Gasteizen hasirik, estreinatuko da 3an Gernikan, 6an Donostia eta Bilbon, 9an Iruñean eta 17an Lapurdiko Urruñan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunon Egunkaria
2023ko uztailaren 20
Martxelo Otamendi. Euskarazko egunkariaren aurpegia
"Zuzendari berriak orain arte izan ez duen kalitate mailara eramango du 'Berria'"

2021eko martxoaren 17
Samara Velte. 'Euskaldunon Egunkaria'-ren memoria
"Sumatzen genuen 'Egunkaria'-ren inguruan orokortuta zegoen narratiba oso onbera zela"

Eguneraketa berriak daude