“Egunkaria”-ren 3.789 zenbakiak sareratu ditu Berriak

  • Euskaldunon Egunkaria-ren hemeroteka sarean izanen da ikusgai gaur gero. 200.000 orrialde eta 3.789 zenbaki dira digitalizatutakoak.


2019ko martxoaren 01ean - 14:36
Argazkia: Berria
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Berria egunkaria arduratu da Euskaldunon Egunkaria-ren hemeroteka digitala osatzeaz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz. Era berean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gureak enpresak parte hartu dute proiektuan.

Koldo Mitxelena Kulturuneko hitzaldi aretoan aurkeztu dute proiektua. Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura diputatua eta Joan Mari Torrealdai Euskaldunon Egunkaria-ren lehendakaria izan dira bertan, Koldo Mitxelenako ordezkariekin batera.

1990eko abenduaren 6an argitaratu zen Egunkaria-ren lehen zenbakia, eta azkena 2003ko otsailaren 20an. Orduan Guardia Zibilak Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, itxiarazi baitzuen euskaldunon egunkari bakarra. Hamabi urte horietako zenbakiaren eduki guztiak sarean daude ikusgai Egunkaria-ren hemeroteka digitalean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunon Egunkaria
Eguneraketa berriak daude