Egungo kazetaritzaz mahai-ingurua antolatu du Uztarriak gaurko

  • Enekoitz Esnaola Berria-ko kazetaria, Lander Arbelaitz Argia-ko kazetaria, Nekane Zinkunegi Info7-ko kazetaria eta Luistxo Fernandez Codesyntax enpresako kidea izango dira hizlariak. 19:30ean hasiko da solasaldia, Sanagustin kulturgunean. Erlo telebistak streaming bidez zuzenean emango du mahai-ingurua.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2014ko azaroaren 25ean - 12:20
Azken eguneraketa: 2014-11-27 17:15
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

15 urte bete ditu Uztarria Azpeitiko herri aldizkariak hilabete honetan. Horren harira, eta kazetaritzak urteotan izan dituen aldaketak-eta kontuan hartuta, Uztarria Komunikazio Taldeak mahai-ingurua prestatu du gaurko (asteartea).

Kazetaritza gaur egun. Komunikatzeko moduak, tresnak, subjetuak... izenburupean izango da solasaldia 19:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean. Enekoitz Esnaola Berria-ko kazetaria, Lander Arbelaitz Argia-ko kazetaria, Nekane Zinkunegi Info7-ko kazetaria eta Luistxo Fernandez Codesyntax enpresako kidea izango dira hizlariak. Moderatzaile lanak, berriz, Eneritz Albizu Uztarriako kazetariak egingo ditu. Erlo telebistak streaming bidez zuzenean emango du mahai-ingurua eta zuzenean ikusi ahal izango da.

Albiste hau Uztarria.com Azpeitiko gunetik ekarri dugu lizentzia libreei esker. Originala kontsultagai hemen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetaritza
2025-10-16
Berriketa gutxi
Risottoa

2025-09-29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

2025-09-18
Publizitate instituzionalaren negozio ezkutua Espainiako Estatuan
Gardentasuna ala adiskidetasuna?

2025-08-20
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Eguneraketa berriak daude