Egia, ikur frankistez libre

  • Ekainaren 22an Virgen del Karmengo Ama kaletik hasita Egiako etxeetan zeuden plaka frankistak kendu zituzten hainbat gaztek. Jende ugari hurbildu zen ekintza ikustera eta batzuk gazteekin plakak kentzen amaitu zuten. Guztira hamasei plaka kendu dituzte.


2013ko ekainaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Goizetik hasi ziren jardunaldiak, Marcelo Usabaiaga miliziano eta Gerrilari (maki) antifrankistaren hitzaldi batekin. Argazkia: Polloe bizirik gazte asanblada.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Egun osoko egitaraua antolatu zuten. Asmoa memoria historikoaren inguruko hausnarketa bultzatzea eta indartzea izan da.

Goizetik hasi ziren jardunaldiak, Marcelo Usabaiaga miliziano eta gerrilari (maki) antifrankistaren hitzaldiarekin. Gerra Zibileko esperientziaz eta pairatu zuen 30 urteko kartzelaldiaz hitz egin zuen beterano komunistak.

Hitzaldiaren ostean Beñat Gaztelumendi eta Alaia Martin bertsolariek girotutako herri bazkaria egin zen Luis Martin Santos plazan. Bazkariaren ostean kendu zituzten plakak.

Eguna, frankismoak eta faxismoak jazarritako biktimen oroimenean egindako ekitaldi xume batekin amaitu zen. Hitzaldi labur baten ostean, dantza baten bitartez diktadura garaian eta Gerra Zibilean eraildako gudari eta milizianoak omendu zituzten, baita gaur egungo neofaxismoak eraildakoak ere (Aitor Zabaleta, Meric Clement…).

Jardunaldi antifaxista hau, Polloe Bizirik Gazte Asanbladak auzoa dinamizatzeko egin diren eta egingo diren ekitaldien barruan kokatu zuen. Ekintzak antolatzen jarraituko dutela esan dute.

Hemen duzue Ernai antolakundeak ekintzaren inguruan egindako bideoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antifaxismoa
2025eko azaroaren 26
Garbiketa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!