EAJri lotutako ustelkeria sakontasunez aztertzeko borondaterik ez du ikusi Adik De Miguel auzian

  • De Miguel auziko ebazpenaren zain, mesfidati agertu da Adi Ustelkeriaren Aurkako Elkartea. “Muntaia sinesgaitzat” jo izan den epaiketaren aurrean gaudela dio, “gezurra bolo-bolo zabaltzeko aukera” eta “lekukoaren aurkako jazarpenak” tarteko. “Azkeneko 40 urteotan erakunde publikoak bere probetxurako erabili dituen alderdi politikoaren kudeaketa eredua behar bezalako sakontasunez aztertzeko borondaterik ez dugu inondik inora ikusi” epaiketan.


2018ko abenduaren 19an - 16:13

40 urteotako eredua zein izan den argi du Adik: sare klientelarrak erabilita, alor pribatuan aritzen diren eta alderdiaren gertuko diren enpresen onura bilatzea, etekin hori geroago modu batean edo bestean itzuli dadin. “Ez da inondik inora kasu isolatu bat, eta baieztapen honen erakusgarri dira modus operandi berdina antzeman den bestelako kasu andana, den-denak EAJrekin zerikusia zuten pertsonekin lotuak: Marguello kasua, Osakidetzako iruzurra, Karrantzako purinak, Hiriko eta Epsilon, Cabieces auzia…”.

"Nekez pentsa daiteke gertatzen ari zena ez zutenik ezagutzen"

Adiri kezkagarria iruditu zaio EAJk “jarduera hauei” emandako babesa, “izatez 26 akusatuk EAJrekin harremana baitute eta batzuk kargu publikoak dira. Nekez pentsa daiteke alderdiaren egiturek gertatzen ari zena ez zutenik ezagutzen, eta oraindik argitzeke dago sare hauetatik ustez jasotako balizko onurak zeintzuk izan diren”.

Hala ere, Adik fiskaltza eta epailea animatu ditu auzia bukaeraraino eramatera, “behingoagatik jardun korrupto hauek eragotzi eta dagokion zigorra izan dezaten. Inpunitatearen babespean ematen diren ohiko jarduera hauek behingoz zigortzea espero dugu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: De Miguel auzia
2023-07-06 | Ilargi Manzanares
De Miguel eta Otxandiano burukide ohiak Arabako espetxean sartu dira

Otxandiano asteazkenean sartu da, eta De Miguel ostegun goizean. 72 orduko epea eman zien Arabako Probintzia Auzitegiko 2. sekzioak beraien kabuz espetxean sartzeko. Hego Euskal Herrian epaitutako ustelkeria politiko sare handienean parte hartzeagatik zigortu zituzten.


2023-05-30 | ARGIA
De Miguelen espetxeratzea berretsi du epaileak, ez baititu haren alegazioak onartu

Ustelkeria auziagatik kondenatuta dagoen Alfredo de Miguelek kartzela saihesteko alegazioak aurkeztu ditu, baina Arabako Probintzia Auzitegiak ez dizkio onartu, tramaren burua bera zela eta espetxean ez sartzeko aparteko arrazoirik ez dagoela argudiatuta, besteak beste. Erregu... [+]


'De Miguel' auziko bost kondenatu ez dira kartzelan sartuko

Arabako Lurralde Auzitegiak zigorra eten die bost lagunei, bi urte baino gutxiagoko kondenak dituztelako eta ez dutelako aurrekaririk. Ainhoa Bilbao eta Iratxe Gaztelu-Urrutiaren kasuan fiskaltzaren iritziaren kontra hartu du erabakia auzitegiak.


Del Miguel Auziko kondenatuei kartzela zigorra ezarri die Arabako Auzitegiak

Alfredo de Miguel, Koldo Otxandiano, Iñaki Telleria eta Xabier Sanchez EAJko buruzagi ohiei kartzela zigorra ezarri die Arabako Probintziako Auzitegiak. Era berean, 146.230,80 euro itzuli beharko dizkie Autonomia Erkidegoei.


2023-03-16 | ARGIA
Hamar eguneko epea dute "De Miguel" auziko zigortuek espetxean sartzeko

Arabako Probintzia Auzitegiak Espainiako Auzitegi Gorenaren epai ofiziala jaso du. De Miguel eta Koldo Otxandiano burukide ohiak lanpostu publikoetan lanean jarraitu dute orain arte, eta Arantxa Tapiak adierazi du kaleratu egingo dituela.


Eguneraketa berriak daude