EAJ urduritu zuten maskarak

  • Zaldibarko zabor-jauziak EAJren urtetako kudeaketa eredua jarri du zalantzan, hauteskunde oro bere zigilutzat saldu izan duen kudeaketa hori. Herritarren masa zabal batek ulertu du osasuna eta ingurumena diruaren azpitik daudela EAJ-PSEren negozioetan. Eta erakundeekiko konfiantza ere urratuta geratu zen inguruko herritarren artean, bizi izan zutenean erakundeok normaltasun itxura zaintzea lehenetsi zutela, herritarren osasuna babestea baino. Ez dira orban makalak trajea zikindu barik mantendu nahi izan duen lehendakariarentzat, baina...


2020ko uztailaren 03an - 09:26
Argazkia: Juan Carlos Ruiz / FOKU.

Gizartean jende masa zabal bati barruan "krak" egin zion zerbaitek otsailaren 6an oso itxura txarreko lohi batek autopista hartu zuela, bi langile zabor azpian geratu zirela eta ordu gutxitara su toxiko bat piztu zela jakitean. Hilabetez aktualitateko lehen lerroan mantendu zuten gaia aire toxikoaren eta lurpean dirauten langileen aferek. Tarte horretan, kazetaritza lanek azaleratu zuten zabortegiaren inguruko enpresarien eta politikarien berri, eta pixkanaka jende askok ulertu zuen, EAJk eta PSEk hainbeste urtean negozio biribil bihurtutako hondakinen kudeaketa ereduak dakarrena: osasuna eta ingurumena diruaren azpitik jartzea.

Errealitate gordina bizi izan zuten inguruko herritarrek, eta erakundeetatik saihestu ezinezko istripu gisa saldu nahi izan zen arren, herritarron begietara arduradunak oso agerian zeuden: bi langile geratu ziren lurperatuta eta enpresak aurreko egunetatik bazekien pitzadurak zabaldu zirela. Lehen erreskate orduetan amiantoarentzako babes ekiporik gabe aritu ziren suhiltzaileak eta gainerako langileak, eta Jaurlaritzak bazekien zabortegi horretan amiantoa ere bazegoela. Berria-k eta gainerako hedabideek argitaratu zituzten testigantzek adierazi zuten zabortegi horretan edozer isurtzea libre izan zela eta Jaurlaritzarentzat oso zaila zen kontrolik eza justifikatzea. Beraz, herritarra ez zen harritu, enpresaren jabe diren barinagatarrek politikariekin zituzten laguntasunak eta negozio interesak publiko egin zirenean.

Kaltetutako herritarrek desenkantua hartu zuten ikusi zutenean normaltasun irudia mantentzea lehenetsi zuela Jaurlaritzak, gaiari zegokion larritasuna aitortzea baino. Urkullu ezkutatu egin zen zabor-jauziaren osteko asteburuan, eta Josu Erkorekak Anboto gailurretik argazkia bidali zuen, herritarrak erreskate aukerei eta itzaltzea kostatzen ari zen suari adi zeuden ordu luzeetan. Astelehenean Urkullu prentsaurrekoan agertu zenean azalpenak emango zituela espero zuten herritarrek, baina hauteskundeak iragartzera mugatu zen. Eta Gara-ko kazetariak hondamendiaz galdetu zionean erasokor erantzun zion, "Zaldibar" ahoskatzea saihesteko esaldiak bihurrituz. Zabor azpian jarraitzen zuten Alberto Sololuze eta Joaquin Beltránen familiek adierazi zuten abandonatuta sentitu zirela arduradun politikoengandik. Airea jasangaitza zen egun haietan bizimodu "normala" egiteko esan zieten herritarrei, baina gerora jakin zuten egun haietan arnastu zuten dioxina kopurua 40 aldiz handiagoa izan zela onartutakoa baino. Erakundeekiko konfiantza urratu zen herritarrengan.

Urkulluk trajea garbi mantendu zezan, PSEko kideak bidali zituzten azalpenak ematera lehen unetik, baina Ingurumen sailburu Arriolarengan baino gehiago Elena Morenoren bizkar utzi zuten karga. Lan zikinen banaketatik garbiegi atera zen ordea Urkullu, eta ondorioa izan zen herritarrek larrialdi egoera gisa perzibitzen zuten hartan ez zuela lidergorik. Hutsune hori itxuratzeko ondorengoa iragarri zuen Jaurlaritzak otsailaren 25ean (zabortegia erori eta 19 egunetara): "Lehendakaria izango da Zaldibarko jardueren jarraipena egiteko erakunde arteko koordinazio-bileraren burua". Ordurako Zaldibarko gaia Espainiako hedabideetara iritsia zen, eta EAJko aurpegi ezagunak deseroso ageri ziren, kudeaketa baitzen auzitan jartzen hasi zena, hain zuzen EAJk kanpaina guztietan bere zigilutzat aurkeztu izan duen hori bera.

Zaldibar Argitu plataforma sortu zuten herritarrek martxoaren 5ean eta Euskal Herri osoan oihartzuna lortu zuten ekimenak antolatu zituzten.

Eta... koronabirusa etorri zen. Zaldibar zokoratuta geratu zen aktualitatearen rankingean. Baina Alberto Sololuze eta Joaquin Beltránen gorpuek agertu gabe dirautenez, Jaurlaritzari asko gaiztotu zitzaion zauri hark zabalik dirau eta eskarmentua utzi du gainerako herrietan ere: Azkoitian presaka eta politikarien bultzadaz eraiki nahi zuten hondakinen zentro pribatua geldiaraztea lortu dute herritarrek ekainean, EAJ agintean den udalaren jarrera aldaraziz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAEko hauteskundeak 2020
2020-09-01 | Ramón Grosfoguel
Juan Carlos Monederori erantzuna: Podemos alderdiaren jokabide kolonialista

AEBetako Berkeley Unibertsitateko irakaslea eta pentsamendu dekolonialean aditua da Ramón Grosfoguel. Artikulu honetan, Galiziako BNGren eta Euskal Autonomia Erkidegoko EH Bilduren azken hauteskundeetako emaitzez iritzia ematen du, Podemos alderdiko Juan Carlos... [+]


2020-07-26 | Karmelo Landa
Non dago, baina, zure garaipena

Hauteskundeak izan dira oraingoan Euskal Herriaren mendebalde honetan, eta horien ondoren gerta ohi denez, erabateko garaipen loriatsua (auto)aldarrikatzera abiatu da prestu irabazten lar ohituta dugun EAJ.

Luza dakioke gaur EAJri esaldi klasikoan egiten den galdera: Non dago... [+]


2020-07-20 | Z. Oleaga
"Penko" kolektiboa EAEko hauteskundeetan

Demokrazian penko, suspentso, kate, gutxiegi. Politika egiteko oinarritzat hauteskundeak eta bozak dituen jendarte batek hori esan beharko lioke bere buruari herritarren erdiak "festan" parte hartu ere egiten ez duenean, ezta?


2020-07-19 | Aritz Galarraga
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Bozkaleku baten agortze saiakera

Data: 2020ko uztailaren 12a (igandea). Ordua: 13:00. Tokia: H. herriko bozkaleku nagusiko kanpoaldean dagoen banku bat. Eguraldia: orduak iraun dituen euri jasa baten azken tantak. Jende mugimendu etengabea atarian. Talde handirik ez. Gehienak banaka, binaka, trioren bat... [+]


2020-07-19 | Juan Mari Arregi
Eskuineko eta ezkerreko politikak daude

Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak eta bere alderdiak hauteskunde kanpainan esan dutenez, “ezkerrekoak eta eskuinekoak jada ez dira existitzen”. Gaur egun EAEn nagusi den politikaren alternatibarik existituko ez balitz bezala, hau da, ez balego bezala... [+]


Eguneraketa berriak daude