Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak kontzentrazioa egin du legebiltzarraren aurrean. EAJ, PSE, Elkarrekin-Podemos eta EH Bildu alderdiek adostutako aurreakordioaren aurka egin du. Plataformaren ustetan “hezkuntza pribatuaren alde” egiten du testuak, segregazioaren aurkako neurriak ez dira eraginkorrak izango, eta euskaran “atzerapauso nabarmena” ematen du.
Legebiltzarrean gaur bildu da Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordea, Hezkuntza ituna onartzeko. Legebiltzar kanpoan dozenaka pertsona batu da Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deituta, 'Akordio hau ez da hezkuntza publikoak behar duena' lelopean.
Plataformak hainbat kritika egin dizkio itunari. Hasteko, “hezkuntza pribatuaren alde” eta hezkuntza publikoaren “kontra” egiten duela salatu du. “Abiapuntua ‘Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa’ izango da, ikastetxe bakoitzaren titulartasuna lausotzen duen kontzeptua, (...) Bi sareen sistema diskriminatzailea ez da gaindituko ‘Euskal Hezkuntza Zerbitzu publikoa’-ren parte izanik eta baldintza batzuk betez. Titulartasun pribatuko ikastetxeek ez dituzte inoiz baldintza horiek bete. Zergatik pentsatu orain beteko direla? Zer neurri, orain arte egon ez direnak, ezarriko dira bete daitezen?”.
Segregazioa eta euskara
Eskola segregazioaren aurka aurreakordioak jasotzen dituen neurriak ez direla eraginkorrak izango uste du plataformak: “Udal matrikulazio bulegoak ‘familiei matrikulazioa egiten laguntzeko’ izango dira, beraz, ikastetxe pribatuek familiak “filtratzeko” aukera izaten jarraituko dute”, azaldu dute, besteak beste.
Azkenik, euskararen alorrean aurrera egin ordez atzera egin dela azpimarratu dute: “Murgiltze eredua bertan behera geratu daiteke, ikastetxe bakoitzaren esku uzten baita hizkuntza proiektua sortzea”.
EHUk, aldiz, azaldu du ezinezkoa dela hitz emandako 40 plaza berriak eskaintzea, ez baitute horretarako baliabiderik. Plaza berrien kopurua pixkanaka areagotzeko asmoa erakutsi du EHUk.
Euskal hezkuntza sisteman haur zaurgarriak ondo integratzeko dekretua egin zuen Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Sailak 2023ko maiatzean eta gaur haren balorazio oso kritikoa egiten du Ikastolen elkarteak: hark ez du balio izan segregazioa amaitzeko. Hainbat proposamen ere egin... [+]
Gasteizko Adurtza eta San Ignacio ikastetxeek fusionatuta hasiko dute 2026-2027 ikasturtea, baina eskola berriaren proiektua eta plangintza falta dutela salatu dute gurasoek, beraien ekarpenak noiz eta nola egin jakin nahi dutela. “Parte hartu nahi dugu, guretzat... [+]
Unibertsitatera Sartzeko Probaren (USAP) eredu berriari egingo diote aurre Hego Euskal Herriko milaka ikaslek, ekainaren 3tik 5era. Batxilergoko bi irakasle elkarrizketatu ditu ARGIAk: “Azterketa berria konpetentzien araberakoa bihurtu nahi dute, baina memorian oinarritua... [+]
Bordeleko Errektorearekin hitzartu du "behin-behineko" akordioa Seaskak. Horrez gain, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin hitzarmena sinatzeko negoziaketak abiatuko dituzte hurrengo astean. Azterketak euskaraz egiteko aukera... [+]
Dantza, xake edo kirol topaketak egiten diren bezalaxe, literatura gustuko duten haur eta gazteek ere zaletasuna partekatu, elkar ezagutu eta egunpasa ludikoa egiteko aukera izango dute, datorren igandean. Ikasturtean zehar elkarri gutunak idazten aritu diren 130 gaztetxo... [+]
Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]
Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]
Hezkuntzari buruzko eztabaidan, gutako batzuk erabiltzen ari garen neologismoa (uste dut horrela deitu ahal diogula) da pedagogismoa, agian azalpenik behar duena. Asmoa da pedagogiari aukera bat ematea, bi gauzak bereizita. Zientifizismoa eta zientziaren arteko bereizketan... [+]
Animalia askok biziraupen estrategia gisa darabil taldearekin bat etortzea. Izaera hori mespretxatu da sarri, kolektibo asko artaldeekin parekatuz, gidatua izan behar duen izaera propiorik gabeko masa bailitzan. Baina kolektibitateak, mehatxua susmatzen duenean, badaki bere... [+]
Herri Urrats jaialdiko hasiera ekitaldian Seaskako zuzendaritzako kide Erik Etxartek salatu zuen Parisek oraindik ez ziela irakasle postu gehigarrien proposamenik egin hurrengo ikasturtera begira. Asteburuan heldu zaie Frantziako Hezkuntza Ministerioaren erantzuna, eta... [+]
Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.
EHUren ikerketa batean, haur batzuk arkatza eta beste batzuk teklatua erabilita jarri dituzte idazten. Helburua zen jakitea ea irakurtzeko eta idazteko ikasketa-prozesuan alderik badagoen. Emaitza argia atera dute: haurrek eskuarekin egindako mugimenduen bidez ikasten dute... [+]
Atarrabiako Paz de Ziganda ikastola ari da antolatzen aurtengo Nafarroa Oinez festa. Gaur aurkeztu dute egun horri begirako abestia eta bideoklipa. Estitxu Arozena bertsolariaren letrarekin eta Igor Martinezek sortutako musikarekin osatu dute.