2020ko bigarren hiruhilekoan Eustatek kalkulatzen du EAEn 898.700 etxe inguru daudela eta horietatik heren batek "pertsona aktiborik" ez duela, hau da, lan merkatuan dagoen pertsonarik ez duela. Gainera, etxeko pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten etxeak 32.900 dira, aurreko hiruhilekoan baino 2.300 gehiago.
Eustatek kaleratu berri ditu Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inketa-ren bigarren hiruhilekoko emaitzak.
Eustatek langabetu gisa hartzen ditu "enplegua bilatzen ari den, bilaketarako kudeaketa aktiboak egiten dituen eta, gainera, lan egiteko disponibilitatea duen pertsona-kopurua". Horiek urteko bigarren hiruhilekoan 110.400 direla kalkulatzen da, aurreko hiruhilekoan baino 6.000 pertsona gehiago. Gizon langabeen kolektiboa 58.500 pertsona dira eta 8.400 pertsonatan egin du gora. Emakume langabeen kopuruak 2.400 egin du behera, eta guztira 51.900 izan dira bigarren hiruhilekoan.
Lurraldeka, Bizkaian egin du behera gehien enpleguak bigarren hiruhilekoan, lehenengoarekin alderatuta: 13.400 pertsona enplegudun gutxiago daude. Araban 10.600 enplegudun gutxiago eta Gipuzkoan 8.400 gutxiago. Aldiz, hiriburuen artean Gasteizen jaitsi da enplegua gehien: 9.700 enplegudun gutxiago daude, Bilbon 2.900 gutxiago eta Donostian 2.200 gutxiago.
Zerbitzuen sektorean 27.500 lanpostu gutxitu dira. Industrian 5.400 eta eraikuntzan 100. Aldiz, nekazaritzan 800 lanpostu gehiago egon dira bigarren hiruhilekoan.
Adinari dagokionez, 25-44 urteen artekoek bizi izan dute gehien langabeziarako bidea: bigarren hiruhilekoan 9,8 igo da adin tarte horretan langabezia tasa, %59,3an kokatuz. Enplegu tasak 4 puntu egin du behera lehen mailako ikasketak edo gutxiago dituztenen artean, eta %57,2koa da. Bigarren mailako edo erdi mailako ikasketak dituztenen artean enplegu tasak 1,8 puntu egin du behera eta %57,1ekoa da, eta goi-mailako ikasketak dituztenen artean, enplegu-tasak beste 1,8 puntu egin du behera, baina enplegatu kopurua % 82,1ekoa da.
Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.
Hainbat irregulartasun egitea egotzi dio Eusko Jaurlaritzaren Lan Ikuskaritzak: batetik, istripuei buruzko dokumentuak ezin direla bateratu, eta bestetik, istripuaren izaera lanekoa den ala ez erabakitzea ez dagokiola Amazoni.
Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.
Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]
AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]
Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).
Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.
Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]
"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]
Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.