2015 urteak 42.000 langabe gutxiago utzi ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, EHUk kaleraturiko lan txostenak jaso duenez. Datuok itxuraz baikorrak diren arren, txostenak itzalguneak ere adierazten ditu.
Txostenaren aurkezpenean, unibertsitateko katedradun Sara de La Ricak adierazi du oraindik asko dagoela egiteko: “Krisitik irteten gabiltza, baina oraindik bide luzea dugu egiteke”. 42.000 horietatik soilik 20.400 dira lana aurkitu dutenak. Beherakada demografikoak eta biztanleria aktiboaren zati bat ez-aktibo bilakatu izanak ere badu zeresanik kopuru horretan.
Aldi baterako lanpostuak dira nagusi. EAEk 5.000 lanpostu mugagabe galdu ditu, aldi baterako 25.000 kontratu sinatu dituen bitartean. Txostenaren arabera, “aldi baterako kontratuak ordezkatzen ari dira kontratu mugagabeak”. Ekonomiaren etorkizunaren inguruko zalantzak eta kontratu mugagabedun langileak kaleratzean ordaindu beharreko kalte-ordainak dira horren eragile nagusi, egileen arabera.
Gizonezkoen esku gelditu dira 2015ean sorturiko lanpostu gehienak. Horren aurrean, emakumearen krisi garaiko zeregina azpimarratu nahi izan zuen De la Ricak: “Asko dira krisiaren garai latzenean lan merkatuan sartu eta denborarekin lanpostua galdu duten emakumeak”.
Espainiako Estatuko datuekin alderatuta, EAE da langabezia tasa baxuena duen autonomia erkidegoa, %13 baino gutxiagokoa. Hala ere, datuek asko behar dute hobetu krisia hasi aurretiko egoera ekonomikora iristeko. Bide horretan, txostenak aditzera ematen du “EAEk lanpostuak sortu eta langabeak murrizteko norabidea hartua duela”.
Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]
Datorren astelehenean egingo dute espedientearen kontsulta epeko bigarren bilera.
Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.
Abenduaren 16an iragarri zuen multinazionalak Nafarroako lantegiaren itxiera. Ekoizpenari “normaltasunez” ekitea eskatu die langileei Ezkirotzeko zuzendaritzak, baina sindikatuek “ezinezkotzat” jo dute. Lan Ministerioak bilera deitu du ostiralerako... [+]
Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]
3.364 langabe gehiago erregistratu dira abuztuan Hego Euskal Herrian. Gehienak, emakumeak: 2.355. ELA eta LAB sindikatuek seinalatu dute "aldi baterako kontratu prekarioak" daudela horren atzean.
Langabezia nehoiz baino apalago da Iparraldean, baina inflazioa beti traba izaten segitzen du ekonomian. 2023ko lehen sei hilabetetako tendentzien berri eman du Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak. 210 enpresabururen sentipena bildu dute inkesta batean. Heren batek... [+]
LABek salatu du Espainiako Estatuko lan erreforma onartu zenetik aldizkako lan kontratua dela emakumeen artean nagusi.
Enpresak ABEE bat aplikatzen du, soldata murrizketak, plantillaren langabeziaren kontsumoa eta gastu publikoen igoera dakarrena, nahiz eta irabazi errekorrak izan. Gainera, malgutasuna handitzeko, plantillari "xantaia" egiten diola adierazi du sindikatuak prentsa... [+]
Haurrak eta adinekoak zaintzeagatik lana utzi behar izan duten pertsonen kopurua %42 hazi da Espainiako Estatuan, eta horrek biztanleria ez-aktiboaren igoeraren erdia eragin du. Lanik egiten ez zuten pertsonak ia landunak bezainbeste ziren 2022ko azken hiruhilekoan.
144.903 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, horien artan %60 emakumeak.
Atzean utzi dugun urtean, Euskal Herri penintsularrean 150.000 pertsona langabetu zeuden; horietatik ia 80.000k ez zuten prestazio ekonomikorik jasotzen. Aldi berean, EAEko enpresen %76k aipatu dute zailtasun handia dutela behar dituzten langileak aurkitzeko. Kapitalismoaren lan... [+]
Salerosketa eta mugimendu handiko garaia izanagatik ere, azaroan baino 88 langabe gehiago zeuden erregistratuta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan joan berri den abenduan. Nafarroan, berriz, 117 langabe gehiago.
Europako Banku Zentralak %2ra igo du ditu interes-tasak. Azken hilabeteetan hirugarren aldiz jarraian igoera handi bat egin du, inflazioari aurre egin nahian. Horrek, baina, hipoteketan eta herritarren poltsikoetan eragiteaz gain, atzeraldi ekonomikoa sor dezake aditu askoren... [+]