E9, botoa eman aurretik...


2024ko ekainaren 05ean - 08:45
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ekainaren 9an Europako Batasuneko Parlamentua berritzeko botoa ematera deituta gaude. Ez da txantxetako kontua edo arinkeriaz hartzeko zerbait. Gure bizia baldintzatzen duen erakundea da, hor diru asko mugitzen delako eta lege eta arau asko finkatzen delako. Horregatik, hain zuzen, komeni da botoa nori eman erabaki aurretik aintzat hartu beharko genituzkeen irizpide garrantzitsu batzuk aipatzea.

Meloniren adibide argigarria

Europako estatuek gero eta autonomia txikiagoa dute, gero eta eskuduntza gehiago uzten ari direlako Europako erakundeen eskuetan. Estatuen subiranotasun ahultze horrek azpimarratzen digu parlamentu horren garrantzia. Egun hauetan nonahi entzuten da eskuin muturra dela dagoen aurkaririk okerrena, hauteskundeetara oso indartuta datorrela eta Europako instituzioak beren esku hartuz gero askatasun ugari arriskuan leudekeela. Hori esaten dutenei gogoratuko diegu Italiako lehen ministro Giorgia Melonik izugarriak esan zituela hauteskundeak irabazi arte eta 2022ko urrian kargu horretarako izendatu zuten egunaz geroztik apal-apal Europan finkatuta dauden arau guztiak zintzo ari dela betetzen, aurka txintik esan gabe. Eta Europako ultra handiena omen zen edo da. Aurretik Frantziako Marine Le Penek egin zuen bezalaxe. Egun Europan zaunkaka eta uluka dabiltzan gainerako ultra guztiek bide bera jarraituko dute, jakina, gaur handiak esanez eta bihar umil-umil benetan agintzen dutenek markatutako bideari leial eta prestu jarraituz. Beldur gutxi zaunkari horiei.

Etsaia kapital transnazionala dugu
Herritarron bizi baldintzak hobetuko dizkigun eta Europa osoa, Lisboatik Moskuraino, elkartuko duen egitasmo berri baten eraikuntzan jardun beharra dugu

Nork agintzen du benetan Europan? Ursula von der Leyen, Josep Borrell eta Charles Michel al dira agintzen dutenak? Edo atzetik hari guztiak mugitzen dituen kapital transnazionala? Gaur egun nekez jar liteke zalantzan korporazio transnazionalek agintzen dutela mundu osoan bezala AEBetan eta Europako mendebaldean ere. Guretzat ez dute aurpegirik, baina hor dira. Hortaz, beldur gutxi eskuin muturrari eta handia gero eta instituzio zabalagoak eta boteretsuagoak nahi dituzten aurpegirik gabeko horiei. Gaurko Europako Batasuna elite korporatibisten proiektua da eta beren interes ekonomiko erraldoiak babesten ditu. Europa estatu bakarra balitz bezala erabili nahi dute, estatuen subiranotasuna saihestuz. Oso erraza egiten baitzaie Von der Leyen bezalako morroiak beren esanetara makurrarazten. Egiazko agintari horiei aurre egiteko Europa osoa gune subirano askotan zatitzea da apustu eraginkorrena. Euskal Herria bezalako nazioek estatu propioa izan dezaten ederki txertatzen da erronka horretan. Herritarrok EB honen aurka egin beharra dugu. Herritarron bizi baldintzak hobetuko dizkigun eta Europa osoa, Lisboatik Moskuraino, elkartuko duen egitasmo berri baten eraikuntzan jardun beharra dugu. Proiektu honen oinarriak: yankien morrontzatik askatuko gaituen autonomia estrategikoa eta deszentralizazioa. Erabakiak biztanleengandik gertu hartzea arma estrategikoa da herritar xumeentzat.

Ukrainako guda, Europan dugun arazorik handiena

Aipatu berri ditugun aurpegirik gabeko horiek dira preseski une hauetan Europan dugun gatazka handiena diseinatu, antolatu eta gidatzen dihardutenak. Ukrainako gatazka dugu oraintxe arazo handiena Europan. Ehunka mila hildako, milaka elbarritu eta desagertu, milioika errefuxiatu, milaka etxe birrindu… etorkizunik gabe utzi dute estatu hori eta zalantzaz eta arriskuz beteriko bizimodua bertako milioika biztanleri. Ustelkeriak jota zegoen estatua aise erabili zuten Errusia kolpatzeko. Eta orain, nahiz hauteskundeetan politikoek ez duten honetaz serio eta sakon hitz egin nahi, herritarrok ozen oihukatu beharko dugu hau dela egun Europan konpontzeko dugun afera handiena. Ukraina urruti egotea eta guda hizketagai deserosoa izatea ez dira hauteskundeotan isilpean gordeta edukitzeko arrazoi baliagarriak. Ukrainan negoziazio mahaia lehenbailehen osa dadin lehentasunezko erronka behar du izan europar guztiontzat.

Bakea sustatu beharrean, guda

Guda horren gogortasunak hustu egin ditu Europako Batasunako kide guztien armategiak. EBko estatu guztiek jokatu baitute guda gogortzera. Nonbait errazagoa da Errusiaren aurka ekitea Europan giro baketsua eraikitzearen aldeko apustua egitea baino. Baten batek alde egiten ez badit, lau dira bakar-bakarrik guda hori amaitzeko edo moteltzeko dei publiko argia egin duten presidenteak: Hungariako Viktor Orban, Serbiako Aleksandar Vucic, Italiako Giorgia Meloni eta Eslovakiako Robert Fico, oraindik ospitalean datzana lau tiro jaso ondoren, kasualitatez Ukrainari arma gehiago ez emateko dei publikoa egin ondoren. Bitartean, aste honetan bertan Pedro Sánchez Espainiako presidenteak 1.130 milioi euro oparitu dizkio Zelenskiri –11.000 milioi bi urte hauetan– eta beste 5.000 milioi agindu dizkio hurrengo urteetarako. Espainia eta bere presidentea guda suspertzen ari dira, bakea eraiki beharrean. Hori kontrastea! Ustez inoizko gobernu progresistena guda bultzatzen ari da, ustezko eskuin muturrekoak diren Orban eta Meloni guda amaitzeko edo apaltzeko deia egiten duten bitartean.

Guda Europa osora zabaltzeko arrisku bizia

Europako mendebaldeko presidente askok jauzi handia eman nahi dute guda honetan. Hamaika probokazio egin diote Errusiari eta bakarrik Vladimir Putinen pazientzia estrategikoari esker ez da oraindik lehertu guda Europa osoan. Baina iritsiko da eguna. Britainia Handiko eta Frantziako misilekin egunero ari dira bonbardatzen Errusiako Belgorov eskualdea. Hildako zibil ugari eragiten ari dira eta Errusiak “casus belli”tzat (guda-arrazoi) oraindik deklaratu ez baditu ere, egoera honek ezin lezake luze iraun. Hortaz gain, bi aldiz bonbardatu dituzte Errusiako radar estrategikoak, misil nuklearrak detektatzeko direnak, Errusiaren dotrina nuklearrean eraso hauek arma nuklearrak erabiltzeko arrazoitzat jasota daudela jakinagatik ere. Macron eta Sunak presidenteak gatazka nuklearra bultzatzen ari dira eta arrisku horretaz ohartarazten Errusiako agintariak argi mintzatu dira. Gure politikoak bitartean eskuin muturreko etiketa dutenei begira, Europako arazorik handiena pailazo horiek balira bezala.

NATO eraitsi beharra

1990ean Sobiet Batasuna desegin zenean, berarekin batera NATO ere desegin egin beharko zatekeen. Baina yanki inperialistek Europa kontrolpean edukitzeko apustua egin zuten. NATO eraitsi beharrean, zabaldu egin zuten erakundea ekialderantz, Errusiaren gaineko presioa areagotuz. Azken urratsa Ukraina bertan sartu nahi izatea izan zen eta… ondorioak bistan ditugu. Sobietarren balizko erasoetatik defenditzeko sortu zen erakundea gaur Errusiaren aurkako makina suntsitzailea bihurtu dute. Gudarako mantentzen duten munstro hau eraitsi egin beharra da. Eta hori gauzatu bitartean, herritarrok bertatik atera gaitzaten aldarrikatu behar dugu.

Armak erosteko dirutza handitzeari ez

Azken hilabeteotan EBko presidenteak hutsik geratu zaizkien armategiak berriz betetzeko urratsak ematen ari dira. Espainia zintzo demonio ari da betetzen agindua eta dagoeneko BPGaren %1,75etik %2,5era igo du gastu militarra eta %3-4ra arte igotzeko prest da. Diru hori nondik aterako da? Denok ongi dakigun lekuetatik: pentsioen igoerak amaitu eginen dira, eskoletan haurrek irakasle eta material gutxiago edukiko dute, ospitaleetan herritarron itxaron zerrendak areago luzatuko dira, gizarte-zerbitzuen aurrekontuak murriztu eginen dira…

Ekainaren 9an botoa eman aurretik hausnartzeko hainbat irizpide.

Joan Mari Beloki Kortexarena

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Semaforo gorria

Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


Eguneraketa berriak daude