Durangoko Azoka, aurtengo lehenengo eguna. Arroparik ederrenak jantzi, kolonia bota eta azken aldiz eskuak patriketan sartu ditut, badaezpada. Ezkerrekoan, aurreko egunean egindako zerrenda, zera dioena: bat, erosi nahi ditudan liburuen zerrenda; bi, liburu gehiegi erostea ekiditeko saihestu beharreko salmahaien zerrenda (Katakrak, Igela… badakizue). Eskumakoan, diru-zorroa, irakiten, hilabeteetan aurreztutako dirua xahutzeko prest. Arnasa sakon hartu eta Durangora abiatu naiz.
Azokaren kanpoaldera heldu eta zaleen ilara luzea ikusi dut. Abeslariren bat, noski, pentsatu dut. Salbatuak ginateke gure idazleek halako errenkadak sortuko balituzte. Akaso ez dira gure abeslariak bezain ederrak izango, otu zait. Tira, ondo pentsatuz gero, Cano, Jaio, Kirmen, Alberdi… ez da izango hautagairik ez dugulako. Eskerrak behintzat Sarrionandia dugula, euskal literaturako rock izarra, bere fanez beteriko ilara eta guzti. Halere, baliteke euskal literaturak idazle madarikaturen bat faltan izatea, hain dira denak zuzenak, hain garbiak. Non da gure Houellebecq atzerakoia? Non gure Zizek bitxia? Eta ustel ateratako gure J.K. Rowling? Ai, Mirande, zu behintzat izango bazintugu!
Azokaren kanpoaldera heldu eta zaleen ilara luzea ikusi dut. Abeslariren bat, noski, pentsatu dut. Salbatuak ginateke gure idazleek halako errenkadak sortuko balituzte
Behin barnealdean, harat-honat ibili naiz, ukondoka ibili ere, euskal kulturazale porrokatuen artean tokia egin nahian. Kostata bada ere, gozatzea lortu dudala uste dut. Lehenengo urrats gisa, Igela argitaletxearen salmahaira joan naiz, bizirik dirauela ziurtatzeko besterik ez. Lasai, Euskal Herria, bere horretan darrai. Ondoren Euskal Idazleen Elkarteko postura joan eta Hegats aldizkaria ezagutu dut (hurrengo egunean Elkarren aldizkaria erosten saiatuko naiz, baina ezingo dut, pertsona bakar batek azken lau zenbakiak beretzat erreserbatu dituelako. Berekoi zikina!). Ibiltzen jarraitu eta txikitako laguna topatu dut, zer eta mahaiaren beste aldean: abeslaria eta musikaria da! Laguna pozik eta harrotasunez agurtu ostean, ARGIA aldizkariko standera hurbildu naiz. Erosi nahi dudan kamisetarik ez dute, eta ez didate itzuli “unetxo baterako soilik” utzi diedan boligrafoa. Kaka! Ez hain pozik oraingoan, baina ibiltzen jarraitu eta Jon Maiarengana gerturatu naiz, nire Silvio kutunak euskaraz kantatzea posible egiteagatik eskerrak emateko. Hori bai fantasia! Azkenik, bezeroen arreta gunera joan eta kexa jarri dut: ez da euskal zutabegileen erakusmahairik. Galarraga, Enbeita, Aristi, Apaolaza, Etxarte… imajinatzen?
Etxera bueltako trenean, bat-bateko maiteminak jo nau. Neska polit bat ikusi dut elkarrizketa zaratatsu eta mugikorrez beteriko zurrunbiloaren erdian, irakurtzen. Ez pentsa, berehala hautsi zait bihotza, gazteleraz irakurtzen baitzegoen. Trenak sortzen duen dardara goxoak hartu nau. Bilbora heldu arte begiak ixtea erabaki dut.
Danel Abando Olabarri, irakaslea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]
Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]
Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.
Ez zait... [+]
Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]