Duela 42 urte Espainiako Poliziak hil zuen Iñaki Kijera gogoratu dute Donostian

  • 42 urte bete dira Espainiako Poliziak Iñaki Kijera Antiguako gaztea hil zuenetik, eta haren omenezko lore eskaintza egin dute gaur Miramarreko monolitoan. Hainbat herritar bildu dira monolitoaren aurrean, eta Kijeraren omenezko aurresku bat dantzatu eta lore eskaintza egin diote.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko irailaren 06an - 06:41
Azken eguneraketa: 08:44
Argazkia: Joseba Parron San Sebastian / Irutxuloko Hitza.

Espainiako Poliziak 1979ko irailaren 1ean hil zuen Iñaki Kijera; 18 urte zituen gazte donostiarrak. 1979ko abuztuaren 31n, HB, EE, LKI, PTE eta EMK-OIC indar politikoetako 40 hautetsik baino gehiagok Gipuzkoako Aldundian itxialdia egin zuten Ipar Euskal Herriko errefuxiatuen babes eskubidearen alde. Irailaren 1ean, Amnistiaren Aldeko Batzordeek hegoaldeko lau hiriburuetan manifestazioak deitu zituzten, baina Donostiakoa debekatu egin zuen Joaquin Argote Gipuzkoako gobernadore zibilak. Ordea, manifestazioa egin zuten eta Bulebarretik atera orduko Espainiako poliziak bortizki jo zuen parte hartzaileen aurka.

Kijerak manifestazio horretan parte hartu zuen lagun batzuekin, eta poliziak martxa sakabanatu zuenean Parte Zaharrean sartu zen, babes bila. Agenteak kaleetan sartu zirenean, neska batekin batera, Alderdi Ederreko lorategietara abiatu zen, baina polizia batek tiro egin zion fusil batekin, hamar metrotik. Lurrera jausi zen bularretik odola zeriola, eta udaletxe atzealdean gelditu zen, lurrean botata.

Hamabost minutu inguru egin zituen horrela, poliziak Kijerarengana hurbiltzea kolpeka eta pilotakadaka eragotzi baitzien horretan saiatu zirenei. Era berean, Gurutze Gorriko mediku eta erizain bi hurbildu zirenean poliziek borrekin kolpatu zituzten, Gurutze Gorriko kideak zirela identifikatu ondoren ere. Borrokaldi baten ostean artatu ahal izan zuten. Azkenean, lagunek pilotakada artean Kijera auto partikular batean sartu eta anbulantzia bateraino eramatea lortu zuten. Ordea, ospitalera iritsi ondoren hil zen gaztea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude