Klimaren azken Goi Bilerak –eta dagoeneko 28 izan dira– beste behin ere etsipen eta engainu hondarrak utzi dizkigu. Ahots asko izan dira klima aldaketari aurre egiteko anbiziorik eza agerian utzi dutenak. Askok nabarmendu dute erregai fosilen ustiapenarekin aberasten direnen eta berauek murrizteko edo desagertzeko bultzadaren arteko bateraezintasuna.
Argi dago azken urteotan kliman ikusten ari garen aldaketak giza jardueren ondorio direla, bereziki Ipar Globalarenak, erregai fosilak erretzearekin eta neurrigabeko etekin ekonomiko pribatua lortzearekin lotuta daudenak. Krisi klimatikoaren bortizkeriak erregai fosilak oso tarte laburrean erabiltzeari uztera behartuko gaitu. Hala ere, aspaldian planifikatu behar zen bide hau, Ipar eta Hego Globalaren arteko justizia eta ongizatea bermatuta. Batez ere, erregai fosilen agortzearen sintoma larriak ematen ari diren honetan. 29 urte itxaron behar izan ditugu, Dubaiko goi-bilerara arte, azken ebazpenean lehen aldiz "erregai fosilak" izendatuak ikusi ahal izateko, modu lausoan. Eskandalu horrek erakusten du giza eta natur biktimek zein eragin txikia duten sistema kriminal horri eusten diotenen poltsikoetan.
Goi-bilera honen azken ebazpenaren edukia aztertzen badugu, garrantzitsua iruditzen zaigu "erregai fosilak atzean utzi” ahal izateko bide-orriaren inguruko zehazpen falta, "zazpi urtean energia berriztagarriak hirukoizteko” estrategiaz haraindi. Hortxe baitago gakoa. Erregai fosilak kentzeko, Dubain zein Nafarroan, eskaintzen zaigun bide ia bakarra elektrizitatean oinarritutako energia berriztagarriekin ordezkatzea da. Eta inoiz ez da zalantzan jartzen neurri horren eraginkortasuna, edo berriztagarriek gaur egun erabiltzen ditugun energia moduen erreleboa hartzeko aukeraren bideragarritasuna.
Ez dugu ahaztu behar gaur egun munduko eta Nafarroako energia-kontsumoa erregai fosiletan oinarritzen dela gehienbat. Nafarroako Gobernuaren 2021eko azken balantze energetikoaren arabera, erregai fosilak gure erkidegoko energia primarioaren kontsumo guztiaren %79 izan ziren. Beraz, kontsumitzen dugun energiaren ia %80 erregai fosilak dira, eta beste %20a energia berriztagarriak. Eta estatu, Europa eta mundu mailan kopuruak are okerragoak dira berriztagarrien kasuan.
Egin nahi den "trantsizioa" ezinezkoa iruditzen zaigu, Ipar Globaleko herrialdeetan egiten dugun energia-kontsumo handiari eusten saiatzen garen bitartean
Horrela, egin nahi den "trantsizioa", hau da, urte gutxiren buruan erregai fosilak kontsumitzetik berriztagarriak kontsumitzera pasatzea, ezinezkoa iruditzen zaigu Ipar Globaleko herrialdeetan egiten dugun energia-kontsumo handiari eusten saiatzen garen bitartean, etekin ekonomiko pribatuaren logikak bultzatuta. Eta ez bakarrik aurreko paragrafoan aipatu ditugun zifra ikaragarriengatik, baita energia berriztagarriek dituzten konponbide zaileko arazoengatik ere. Gure ustez, beharrezkoa da energia berriztagarrietarako trantsizioa proposatzen duten botere politiko eta ekonomikoek energia horiek kontsumo elektrikoan integratzeko dagoen zailtasuna aztertzea, baita elektrizitatea egungo kontsumo energetikoetara ez egokitzearen arazoa ere, zientzialari garrantzitsuak informatzen ari diren bezala.
Energia berriztagarrien gabezia eta arazo horiexek ikusten ari gara dagoeneko Nafarroan, aitzindaria baita energia mota horietan. Datu ofizialetara jotzea besterik ez dago: mota horretako energiak biltzeko poligono handiak gure lurraldea gero eta gehiago suntsitzen ari dira, eta berotegi-efektuko gasen emisioak ez dira batere murriztu. Hain zuzen ere, Nafarroako Gobernuaren 2021eko datuek erakusten dute CO2 isuriak %11,88 igo direla 1990etik, eta 2021ean %8,61 handitu direla 2020arekin konparatuta. Era berean, emisioak gehien handitu dituzten sektoreak jasangaitzenekin bat datoz: garraioa (%15,39 hazi da), non errepide bidezko garraioa trenbidearen gainetik hobesten den, aldi berean, bidaiarientzako AHT bultzatzen delarik; eta nekazaritza eta abeltzaintza (%17,96ko igoera), non ustiapen intentsibo eta makroetxalde handiko nekazaritza eta industria eredua bultzatzen den.
Argi dago, beraz, elektrizitate berriztagarria ekoizteko azpiegitura gehiago jartzeak ez duela emisio mailak murrizteko balio. Eta, beraz, beharrezkoa da zerbait gehiago egitea, ez du balio "berriztagarriak hirukoiztu" behar direla esateak bakarrik, hori egitea erraza izango balitz bezala, mundu mailan eskalagarria, giza beharretara egokitua, eta emisio kutsagarriak murrizteko balioko balu bezala.
Horregatik, ezin dugu ostrukarena egin. Klima aldaketaren aurrean benetan erreakzionatu behar badugu, erregai fosilen erabilerari amaiera eman behar diogu, egungo produkzio eta kontsumo neurriei eusteko Kapitalismo Berdeak planteatzen dizkigun konponbide faltsuetan erori gabe. Herrialdeen arteko elkartasunak, gure burua ekosistemetan integratu behar izanak eta ongizatearen arloan Ipar eta Hego Globalaren arteko orekak gure kontsumo materiala eta energetikoa murriztera garamatzate. Horrek guztiak jarduera guztietan izan behar du isla, jarduera produktibo zein erreproduktiboetan. Eta Nafarroan ez goaz bide egokitik.
Ez da lan erraza, baina beharrezkoa eta egingarria da. Horrek esan nahi du ezin garela besoak gurutzatuta geratu gizartearen eta ingurumenaren degradazioaren aurrean. Larrialdi klimatikoa eta desberdintasun sozialak are gehiago areagotzen dituen egungo aukera kapitalistaren ordezko balio eta praktika kolektibo berriak eraikitzen eta esperimentatzen joan behar dugu.
Ildo horretan, itxaropentsua da hainbat esparrutatik datozen alternatiba berriak planteatzen dituzten dinamika eta proposamenen sorrera. Sustrai Erakuntza Fundazioa ere hainbat jarduketa-proposamen aztertzen ari da, egungo sistemaren eraldaketan eta planetako bizitzaren zaintzan arlo konkretutik eta kolektibotik jarduteko aukera emango digutenak. Proposamen horiek bere garaian zirriborratu genituen, eta orain sakon aztertzen ari gara. Hori baita bidea, eta ez kapitalismoak igoarazi nahi dizkigun gailurrak.
Nerea Martiarena eta Martin Zelaia, Sustrai Erakuntza Fundazioaren izenean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]