Eskola ezinbesteko esparrua da gazteak hazteko, baina drogen kontsumoan hasteko lekua ere izan daiteke. Hain zuzen ere, substantzia estupefaziente desberdinak probatu nahi izatea eragin dezaketen faktoreen artean ikaskideen influentzia txarra, taldearen presioa edo jakin-mina izaten dira. Hori dela eta, eskolak eginkizun bat du drogen arriskuei buruzko prebentzioa eta informazioa eskaintzeko, gazteak drogen inguruan kontzientziatu eta ohartarazteko. Eskolak gune egokiak dira drogen kontsumoaren prebentzioaren arloan eraginkorrak diren informazioak eta prebentzio-estrategiak zabaltzek.
Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak (Unesco), Drogaren eta Delituaren aurkako Nazio Batuen Bulegoak (UNODC) eta Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) aitortzen dutenez, alkoholaren, tabakoaren eta drogen kontsumoa nerabezaroan hasi ohi da, eta horrek gazteen osasun fisikoan eta mentalean zein epe laburreko eta luzeko ongizatean eragin negatibo ugari ditu. Halaber, frogatuta dago hezkuntzarekin lotutako ondorio txarrak dakartzala, hala nola, parte hartze txikia ikasgelan, errendimendu akademiko baxua eta eskola porrota. Hortaz, drogen kontsumoa prebenitzeko hezkuntza ekintza ezberdinak antolatu behar dira aipatutako ondorioak saihesteko.
Lehenik eta behin, drogen kontsumoaren prebentziorako hezkuntza landu behar da ikastetxeetan, curriculum akademikoaren zeharkako ardatz gisa. Lehen Hezkuntzatik hasi behar da ikasleei drogen kontsumoaren ondorio larriak azaltzen, baita bizimodu osasungarria sustatzen ere. Horretarako beharrezkoa da adingabeei drogen kontsumoak epe laburrean eta luzean zer ondorio eragiten dituen ulertaraztea. Tabakoa, alkohola eta kalamua bereziki azpimarratuz, horiek baitira adingabeak drogak hartzen hasteko erabiltzen dituzten substantzia toxikoak. Baina funtsezkoa da, halaber, drogazaletasuna gaixotasun bat dela jakin dezaten, eta, beraz, hura tratatzeko laguntza espezializatua behar dela.
"Familien, eskolaren eta erakunde publikoen parte hartzea eta lankidetza ezinbestekoa da drogen prebentzio programa eraginkorrak bermatzeko"
Bigarrenik, drogaren gaia azaltzeko alternatibak garatu behar dira eskolaz kanpoko eskaintzaren bidez. Eskolaz kanpoko programok norberaren gaitasunak garatzeko aukera trebatu behar dute, gurasoei hobeto informatzen lagundu behar diete, aholkuak eman, portaera arazoak identifikatu behar dituzte, esku hartze goiztiarra posible egin, eta ikasleak berehala osasun-profesionaletara bideratzeko balorazio eta esku hartze funtzioa izan behar dute. Programok eraginkorrak izateko, ezinbestekoa da erakunde publikoen esku hartzea.
Bestetik, hezkuntza beti faktore babesletzat hartu izan bada ere, mezuak behar bezala funtzionatzen ez badu, arrisku faktore bihur daiteke, jakin-mina areagotuz edo kontsumoa sustatzen duten edo substantzia horien kontsumoaren ondorioak gutxiesten dituzten sinesmenak edo mitoak indartuz. Unescok Hezkuntza-sektorearen erantzunak alkoholaren, tabakoaren eta drogen kontsumoaren aurrean izeneko txostenean adierazten du prebentzio estrategiak nerabeengan eragin positiboa izango duten estrategiak goraipatzera bideratu behar direla, ez soilik informazioa transmititzera. Horretarako, azpimarratu behar da drogen kontsumoa erabaki eta erantzukizun pertsonal baten ondorioa dela eta kontsumitu nahi ez duten gizabanakoek gizarte presioei aurre egiteko erabakia hartzen dutela, pentsamendu eta trebetasun kritiko pertsonalak erabili ostean.
Laburbilduz, familien, eskolaren eta erakunde publikoen parte hartzea eta lankidetza ezinbestekoa da drogen prebentzio programa eraginkorrak bermatzeko. Hortaz, gakoa prebentzioan eta hezkuntzan dago, baina gehiago sakondu eta askoz haratago joan behar da. Ez da nahikoa eskoletan topiko sinplez betetako publizitate kanpainak egitea edota irakastordu batzuetako lantegi soilak garatzea. Drogen kontsumoaren prebentzioa hezkuntza curriculumaren zeharkako ardatza izan behar da eta pentsamendu kritikoa eta erabaki osasuntsuak hartzera bideratu behar du ikaslea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]