Gutxienez 65 hildako eta oraindik osoki zenbatu gabeko desagertu andana bat eragin ditu Addis Abeba inguruko Koshe zabortegi erraldoian larunbat arratsaldean gertatutako luiziak. 150 lagunetik gora ari omen ziren bertako zaborretan bilketa lanetan, gainera etorri zaienean zakar mendia. Egunero 500dik gora jende txiro aritzen omen da Koshe zabortegian aprobetxatzeko edozeren xerka.
50 urte baino gehiagoz hiriburuko hondakin nahasiak pilatu diren Koshen zabor biltzaileetako batzuek beren etxolak eginak zituzten, bizibidea zuten zakar menditik hurbilago egoteko goizero kamioiak iristen zirenean. Horregatik uste dut agintariek hasieran aipatutako 48 horiek baino askoz gehiago izango direla azkenean hildakoak. Mundu osoko zabortegietan milaka jendek ateratzen du bizimodua hondakinetatik baliagarri den edozer berreskuratuz lan baldintzarik gogorrenetan.
Addis Abebako agintariek baliatu dute istripua oroitarazteko hondakinen soluzioa bidean daukatela... errauste planta baten eraikuntzarekin. GAIA koalizioak, errausketaren aurkako mugimenduak eta zabor bilketan lan egiten duten behargin prekarioen elkarteak biltzen dituen koalizioak, salatu du alferrikako xahuketa hori: "Addis Abeban 120 milioi dolar gastatzera doaz atzerriko enpresek kudeatuko duten erraustegi bat eraikitzeko, bide batez errez konpostagarri eta birziklatzeko modukoak diren gaiak. Aldiz, bertako zabor biltzaile horien inguruan antolatu behar dira soluzioak, bai maila sozialean eta bai ingurumenarenean plangintza ausartak antolatuz".
Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]
Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso... [+]
Astelehenean Japoniako mendebaldeko kosta kolpatu duen lurrikararen ondorioz dozenaka pertsona zaurituta eta etxebizitza ugari suntsituta daude. Gutxienez 48 hildako eragin ditu, baina hondakinen azpian harrapatutakoak “lehenbailehen” erreskatatzeko beharra... [+]
Azken hamarkadetan Afganistanen izandako “lurrikara suntsitzaileenetarikoak” izan dira. 2.530 pertsonal hil eta 9.240 zauritu dira EITBk argitara eman duenez.
Kalteturiko lurraldea hondamendi eremu izendatu dute. Gehien kaltetutako hiria Derna izan da, eta erreskate taldeek zailtasunak dituzte hara iristeko.