Donostian erroldatutako atzerritarrei ongi etorria egin die Udalak

  • Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak ongi etorria egin die ostegunean hirian erroldatutako jatorri ugariko pertsonei.


2014ko abenduaren 5ean - 10:18
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea irailetik aurrera hirian erroldatu direnei egindako ongi etorrian. (Argazkia: @goikodeustu)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Irailetik aurrera Donostian erroldatu diren 1.592 laguni bidali zaie gonbidapena. Izagirreren hitzetan ongi etorria ez da zerbait sinbolikoa: “Donostiak duen ondasun aberatsenetako bat aniztasuna da, eta hori aitortu nahi dugu; elkar ezagutzeak eta elkarrengandik ikasteak are aberatsagoak egingo gaituela sinistuta gaude”.

Harrera ekitaldiak hiru hilabetean behin egitea aurreikusten dute. Bertan alkateak hiriko baliabideen gaineko informazioa biltzen duen gida labur bat banatuko die.

Egun Donostian 140 nazionalitate ezberdinetako lagunak bizi dira.

Oposizioaren kritika

EAJk, PSEk eta PPk uste dute Izagirrek hauteskundeen atarian irudia zuritu nahi duela.

Aitziber San Roman EAJko zinegotziak esan du erroldatutako pertsona guztiek merezi dutela harrera bat baina alkateak honekin “argazkia ateratzea” bakarrik lortu nahi duela.

Enrique Ramos PSEko kideak berriz, hauteskundeei begira egindako “estrategia” bat dela uste du.

PPk populista izatea egotzi dio eta salatu du koalizioak Aztiker enpresari eman diola harrera protokoloa diseinatzeko ardura. Horrek, 17.9000 euroko kostua izan duela dio PPk.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostia
Eguneraketa berriak daude