Donostiako Kaxilda liburudendari eraso egin diote

  • Larunbatean eta igandean jasan dituen erasoak direla-eta, bertan behera geratu da ARGIAk gaur Kaxilda liburudendan egitekoa zuen Txori urdinak liburuaren aurkezpena.


2021eko abenduaren 20an - 11:07
Azken eguneraketa: 12:23
Argazkia: @K_Xilda
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Bi egunez jarraian eraso egin diote Kaxildari", jakinarazi du Donostiako liburudenda-jatetxe-tabernak sare sozialetan. Larunbatean txikizioak egin zituzten, baita lapurtu ere. Igandean, txikizio gehiago, eta boicot dioen pintaketa. "Bi eraso elkarren jarraian, gu geldiarazten saiatzeko bi modu. Bat-bateko erantzun bi: eguerdian irekiko dugu, eta 19:00etan ekintzak izango dira". Liburudendak adierazi du langileen arteko barne bilera bat egingo dutela, gertatutakoa analizatu eta erantzun bat idazteko.

Zigor Olabarriak idatzitako Txori urdinak. Espetxearen erretratu bat Santi Cobos presoaren ahotik liburuaren aurkezpen-data berria aurrerago jakinaraziko dizuegu.

Gure elkartasun osoa Kaxildari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
Eguneraketa berriak daude