Donostiako hotelekoen protagonismoa

  • Hau ez da Agiria, baina agiri ona da. Hori da gutxi gora-behera ETAk atzo emandako berriari egin zaion balorazio orokorra. Espero zen zerbait eta etorri da. Aspaldi esaten zen ETA iragarri gabeko su-eten batean zegoela, eta atzo hala zela iragarri zuen Bai, badakit  zehazki  “eraso ekintza armaturik ez burutzeko erabakia” esan duela eta horrek izango duela esanahiren bat  prozesuaren nondik norakoak gertutik eta zehatz-mehatz ezagutzen duenarentzat. Baina gehienontzat ez. Une honetan garrantzitsuena da atentaturik ez izatea eta  ETAk hori bere erabakia dela jakinaraztea. Horrek ezker abertzaleak iaz Altsasuko Adierazpenarekin zabaldutako prozesuak aurrera jarraitzea ahalbideratzen du.


2010ko irailaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Bai, borroka armatuaren amaiera iragarri izan balu hobe, baina bagenekien ez zela horrela izango. Eta ez bete-betean, baina neurri baten erantzuten dio Bruselako adierazpenari. Ixilpean, gainera, gehiago ere izango da, aurreko prozesuetan beti izan da horrela. Hurrengo urratsean, ETAri dagokionez bederen, hitzezko su-eten sendoa eta nazioarteko eragileen egiaztatzearena ikusi beharko litzateke.  Hau prozesu bat da, halako diseinu bat du eta ezker abertzaleak unean uneko agerpen sendoen beharra du, sinesgarritasuna irabazten jarraitu eta Zutik Euskal Herrian esaten dena gauzatzen ari dela gizarteratzeko.

Alde horretatik, atzoko eguneko gertaera garrantzitsuena zera da agian: ETAk adierazpenean esaten ez duena ezker abertzaleko zuzendaritzak Donostiako prentsaurrekoan hasiera-hasieratik zehazten duela: ETAren erabakia aldebakarrekoa da;  ez du eperik, beraz mugagabea da; eta ez du baldintzarik.  Ez hori bakarrik. Irakurketa politikoa ezker abertzaleko politikariek egin dute: hau prozesu demokratikoa sendotzera dator eta bizi dugun blokeoa gainditzen laguntzen du, Zutik Euskal Herrian esaten zena indarrean da eta prozesu hori atzera ezina da. Eta tresnei dagokionez, garbi utzi du Bruselako Adierazpena klabea dela. Hortik samur ondoriozta daiteke, esaten ari zaiola ETAri lehenago edo geroago bete egin beharko duela bertan adierazten dena. Baina ez berak bakarrik, jakina, baita beste eragile askok ere, batez ere Espainiako Gobernuak.

Berri bikaina eta urrats sendo bat gehiago, ondorengo egunetan ere aletzen jarraituko duguna.


Azkenak
2024-09-22 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 2.eguna
Ondo kiribilduta


Sail Ofiziala. 2.eguna
Mus jarraituan

Bai, aste honetan Chill Mafiak agur esan du eta zer eta musean jokatzen. Mus Corrido kantuan, metaforka hegan. Hordago batzuk bai bota dituela taldeak iraundako hiru urteotan. Jaso gabeko enbidorik geratuko zen bidean,  jakina, baina momentuz, nahiko; jaso... [+]


2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


Eguneraketa berriak daude