Donostiako gaztetxeek botako dute Aste Nagusi Piratako txupinazoa

  • Letaman (Intxaurrondo), Txantxarreka (Antigua), Kijera (Alde Zaharra) eta Añorgako gaztetxeek irudikatuko dute aurtengo Matti pertsonaia.

Iņaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm
2019ko abuztuaren 08a
Woody Allenen filmeko aktoreak. Argazkia: Donostiako Piratak.

Eskualdeko lau gaztetxeek emango diete hasiera Aste Nagusi Piratari, larunbatean txupina botaz. Donostiako Piratek hiriko gaztetxe eta gazte asanbladak omendu nahi ditu honekin, gune autogestionatu hauek itzalean egiten duten lana azaleraraziz.

Donostiako Piratek gaztetxe eta gazte asanblada hauen baloreak partekatzen dituztela adierazi dute; aurtengo Matti-a aurkezteko, Woody Allen Donostian filma grabatzen ari dela aprobetxatuz, parodiazko bideo bat egin dute, Donostiaren hiri eredua salatuz eta alternatiba aldarrikatuz.

“Autogestioa eta saretzea”

Bideoan Woody Allenen karikaturizazioaz gain, lau gaztetxeek aukera izan dute Piratei eskertu eta lanean jarraitzeko mezua zabaltzeko. “Piraten eta gaztetxeen mugimenduak autogestioan oinarritzen dira, eta hiri eredu baten inposaketari erantzuten diete”, dio Intxaurrondoko Gazte Asanbladako kide batek.

“Sistema zapaltzaile” honek ezartzen dituen mugak gainditzea soilik autogestio bidez posible izango dela esan du Kijera Gaztetxeko kide batek. “Autogestioaren eta saretzearen bidez, desjabetuok beste hiri eredu bat eta beste mundu bat posible dela erakusten dugu”, gehitu du Añorgako Gazte Asanbladako lagun batek.

Larunbatean, abuztuak 10, hasiko da Aste Nagusi Pirata, kofradien egunarekin. Askotariko ekitaldiz jositako eguna izango da, eta txupinazoaz gain kofradien bazkariak, aurretxupinazoa, kañoikada, kalejira, kontzertuak eta abar izango dira.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Donostiako Piratak  |  Gaztetxeak  |  Kijera gaztetxea

Donostiako Piratak kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude