Donostiako Benta Berri babes ofizialeko etxebizitza bateko maizterra etxegabetze arriskuan dela jakinarazi dute

  • Prentsaurrekoan, Victoria bizilagunak datozen hilabeteetan etxegabetze aginduari aurre egin beharko diola jakinarazi dute. Herritarrei dei egin die etxe kaleratzea gelditzera.

Argazkia: Kaleratzeak STOP Donostia

2020ko abuztuaren 27an - 11:54

Donostiko Kaleratzeak STOP, Alokairu Benta Berri eta Afectados por Azora en Donostia (Azorak kaltetutakoak Donostian) elkarteek elkarretaratzea egin dute ostegun goizez Donostiako Andia kalean. Mobilizazioarekin ezagutzera eman dute Benta Berri babes ofizialeko etxebizitzetako bizilagun bat, Victoria, etxegabetze arriskuan dagoela, eta kaleratzea gelditzeko deia egin diete herritarrei.

Jakinarazi dutenez, etxegabetzeak irailaren 9ko data zuen hasiera batean, baina epaileak data bertan behera utzi du. Aldaketa “arrazoi burokratikoak tarteko” gauzatu dela zehaztu du Donostiako Maizterren Sindikatuak sare sozialetan zehaztu duenez. “Blackstonek Victoria bere etxetik botatzeko asmoa dauka oraindik”, xedatu dute. Horren adierazle, Testa Blackstone funts putreak gutuna igorri dio Victoriari esanez azaroaren 30ean iraungitzen zaiola alokairu kontratua eta ez diotela berrituko.

Maizterren Sindikatuak Victoriaren etxegabetzea iraila amaierarako edo urria hasierarako agindu dezaketela aurreikusi du, eta elkarretaratzera deitzaileek irailaren bigarren hamabostaldian gerta daitekeela adierazi dute.

“Etxegabetze hori eta alokairuak ez ordaintzeagatik etorkizunean egingo diren kaleratzeak eragotziko ditugula berresten dugu. Etxegabetze hau eta Blackstone eta Azora funts putreek alokairua ez ordaintzeagatik egoera prekarioan dauden eta errentak ordaindu ezin dituzten bizilagunen aurkako demandak eragotziko ditugu”, ohartarazi dute prentsaurrekoan. Donostiako Maizterren Sindikatuak ere asmo bera agertu du: “Mobilizazioak ez dira geldituko. Ehundaka pertsona egongo gara atean Victoria kalean uzten saiatzekotan”.

Benta Berriko babes ofizialeko etxebizitzak 2016az geroztik Balckstone funts putre estatubatuarraren esku daude, horiek eraiki zituzten Sacyr-Vallehermoso eta Metrovacesa enpresa eraikitzaileak aipatu funts putrearen mendeko Testa Residencial socimiaren esku egotera igaro ondoren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Iruñean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


2024-02-13 | ARGIA
Hamabi familia etxetik bota nahi dituzte Pasaian, trenbide zati bat egiteko

Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.


Eguneraketa berriak daude