Donostiako autobus geltokian atzerritarrei pasaportea eskatzen dietela salatu dute

  • Donostiako Harrera Sareak eta SOS Arrazakeriak salatu dutenez, autobus geltokian pasaportea eskatzen diete atzerritarrei bidaiatzeko. Estatu barruko leku batera nahiz Schengen eremuko beste estatu batera doazenean ere eskatzen diete. Autobus konpainien jokabidea da salatu dutena. “Hemen ez dago halako araudirik; beraz, autobus konpainiek hartutako erabaki bat da», esan du Peio Aierbek, Gipuzkoako SOS Arrazakeriako kideak. 

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko otsailaren 15ean - 13:01
Argazkia: Donostitik
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bi erakundeek azpimarratu dute, pasaporteak eskatzearena legez kanpokotzat jo duela Europako Justizia Auzitegiak epai baten bidez. Jokabide horrekin, egoera administratibo irregularrean dauden pertsonak garraiatzea saihestu nahi dute enpresek. Baina auzitegiak ohartarazi zuen autobus gidariek ezin dutela “muga-polizia lanik egin”. Era berean, gaineratu dute pasaportearen edo bisen egiaztapena ezin dela autobus geltokietan egin, autobus geltokiak ez direlako muga zaintzarako postuak.

Atzerritarrei soilik eskatzen diete pasaportea edo bisa. Itxaso Agirre Donostia Harrera Sareko kideak esan duenez, Saharaz hegoaldeko afrikarrei baino ez diete eskatzen. Adibide bat jarri du, pasa den astekoa: Senegalgoa den gizon gazte bat autobus txartela erosten ahalegindu zen Donostiako geltokian, autobus konpainia bateko leihatilan. Hango langileak ohartarazi zion ezin ziola txartelik saldu dokumentazioa erakutsi gabe. Hori ikusita, Agirrek berak egin zuen txartela erosteko saioa Internetez, konpainiaren webgunearen bitartez. Nahiz eta txartelean bertan idatziz agertu atzerrira bidaiatzeko pasaportea edo bisa beharko dituela, erosteko orduan ez zioten dokumentaziorik eskatu.

Autobusetako gidariekin hitz egin dute, eta beraien enpresei oharra bidaltzeko esan diete. Baina, pasaportea eskatzen jarraitu dutenez, salaketa publikoa egitea erabaki dute. Hemendik aurrera, epe bat utziko diete aipaturiko epaia betetzen hasten diren ikusteko. Horrela ez bada, salatu egingo dituzte.

Pasa den urteko ekainean 46 etorkin autobusez iritsi ziren eta noraezean utzi dituzte geltokian.

Artikulu hau Irutxuloko Hitzak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Baionako eguneko harrera zentroa itxi dute higiene baldintza txarrak direla eta

Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute. 


Migrazio politikak gogortzeko eskuin muturrarekin bat egin du Portugalgo Gobernuak

Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]


2025-07-15 | Gedar
50 bat gazte afrikar kale-egoeran daude Donostian, asilo-eskaeren erantzunaren zain

 Frantziako Estatutik kanporatu zituzten, asilo-eskaerak Espainiako Estatuan egin behar zituztela esanez. Asteak daramatzate zain Donostiako Amara auzoan. 


Mugak Zabalduz karabana Irundik abiatu da pertsona migratzaileek pairatzen duten biolentzia salatzeko

Euskal Herritik eta Kataluniatik abiatu da aurtengo Mugak Zabalduz karabana. Calaisko itsasartea, Frantziako Estatuan du helmuga, giza eskubideak bermatzea eta berehalako erregularizazioa eskatzen ditu besteak beste.


2025-07-02 | ARGIA
Nahel Merzouk tiroz hil zuen Florien M. polizia Euskal Herrira lekualdatu dute

17 urteko gazteari tiro egin zion Frantziako poliziak bere nahia bete du, eta Ipar Euskal Herrira ekarri dute lanera. Polizia gehiegikeriaren ondorioz hildako Merzouken kasuak mobilizazio eta protesta ugari eragin zituen Frantziako Estatuan.


Nekropolitiken politika

"Oxala Mediterraneoko herrialdeek beren betebeharrak beteko balituzte, eta bilaketa eta erreskateko uretan eskura dauzkaten operatibo guztiak martxan jarriko balituzte, jendeak itsasoan arriskurik izan ez dezan". Mikel San Sebastian Aita Mari erreskate ontziko kidearen... [+]


Teknologia
“Bestea”

Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.

Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?

Zapalduen... [+]


Ertzaintzako kargu baten semearen drogen testaren desagerpena ikertzen ari da Polizia

Emaitza positiboa eman zuen iragan abuztuan egindako testak, baina Polizia Zientifikoaren laborategira bidali baino lehen Ondarroako komisariatik desagertu zen frogen poltsa.
 


Teknologia
Itzaletan

Oraindik joan den astea asimilatzen nabil. Boterean daudenen eta botere ereduetan eragin nahi dutenen aldarriak ozen entzun ditugu nonahi. Sareetan zein kalean.

Izan diren manifestazio ezberdinetan, herrietako giza eskubideen garapen maila agerian geratu da. Amerikako Estatu... [+]


AEBetan sartzea debekatu edo mugatu die Trumpek hamabi herrialdetako pertsonei

"Atzerriko terroristengandik" babestea arrazoi bezala jarrita, Donald Trumpek dekretu bidez agindu du zazpi herrialdetako pertsona guztiei debekatzea AEBetara sarrera, eta beste bost herrialdetako herritarrei mugak jartzea. 


Boubacar Diouf, Mbolo Moye Doole elkarteko kidea
“Eskubide berberak izan beharko genituzke, edozein dugula sorterria”

Boubacar Dioufek, Mbolo Moye Doole Bizkaiko manteroen eta kalez kaleko saltzaileen elkarteko kideak, Bilboko kaleetan arrazakeria eta abusu poliziala areagotu direla adierazi du.


2025-06-04 | Uriola.eus
Manteroekin eta Ainararekin elkartasuna adierazi dute Bilboko Epaitegiaren aurrean

Ainararen aurkako epaiketa dela eta, Bilboko Epaitegiarekin aurrean elkartu dira Manteroekin bat! plataforma eta bertaratutakoak poliziaren gehiegikerien eta egiturazko arrazakeriaren aurrean, elkartasunez antolatuko direla aldarrikatzeko.


Zazpi migratzaile hil dira eta bi haur larri daude Kanaria Uharteetan beren ontzia hondoratu eta gero

Kanaria Uharteetako El Hierro irlan gertatu da ezbeharra: itsasertzetik bost metrora zeudela eman du buelta ontziak. 160 pertsona inguru zihoazen ontzian.


2025-05-21 | ARGIA
Migratzaileak beste herrialdeetara deportatzeko baldintzak malgutu nahi ditu Bruselak

Europako Batzordeak beste urrats bat eman nahi du migrazioaren kontrako politikak gogortzeko bidean: deportaturiko migratzaileek ez lukete zertan harreman zuzenik izan behar hirugarren herrialde "seguruak" deiturikoekin, hara kanporatuak izateko.


Eguneraketa berriak daude