ARGIA.eus

2020ko urriaren 01a

Donostiako Aste Nagusi Piratan zehar Flamenka gunean eskainiko diren kontzertuak iragarri dituzte

  • Donostiako Piraten gune nagusiak 21 talderen emanaldiak jasoko ditu abuztuaren 10etik 17ra bitarte. Aurten ere, emakumeen oholtza gaineko presentzia indartzen jarraitzea izan da antolatzaileen helburu nagusia.

Irutxuloko Hitza @irutxulo
2019ko ekainaren 18a
Albiste hau Irutxuloko Hitzak argitaratu du eta Creative Commons BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Belako taldea Donostiako Aste Nagusi piratan (Argazkia: Donostiako Piratak)

Aurtengo Aste Nagusia abuztuaren 10etik 18ra luzatuko da, eta udara iristear dagoela, Donostiako Piratek euren jaien lehen aurrerapena egin dute Flamenka guneko kontzertuen aurkezpenarekin. Guztira 21 talde igoko dira kaiko oholtza nagusira, jaia era askotako doinuekin girotzeko asmoz.

Aurreko urteetako dinamikari jarraituz, agertokietan sarritan murritza den emakumeen presentzia indartzea izan da aurten ere piraten erronka nagusia. Honakoan, 21 taldeetatik hamabostetan joko dute emakumeek: Ezten Giro, The Lizards, McOnak, Xavi Sarria, Flaca, Alvva, Brava, Nizuri Tazuneri, Tribade, Izaki Gardenak, Grises, Skabidean, Gora Etorri, Liher eta The Baboon Show.

Ze Esatek! talde gipuzkoarrak bere ibilbideko azkeneko kontzertua eskainiko du abuztuaren 12an, hamar urteren ondoren Flamenka gunetik bere jarraitzaileei agur esateko. Beraiekin batera, Donostiako beste talde batzuk igaroko dira jaietan zehar oholtza gainetik, hala nola, Nizuri Tazuneri, Madeleine, Liher eta Dabadabako harrobitik ateratako Flaca, Alvva eta Brava Dj-ak.

Aste Nagusi Piratako musika egitaraua: Flamenka gunea

Larunbata 10: Ezten Giro

Igandea 11: The Lizards, Kaleko Urdangak eta Rude Pride

Astelehena 12: McOnak, Xavi Sarria eta Ze Esatek!

Asteartea 13: Nizuri Tazuneri, Tribade eta Shotta

Asteazkena 14: Pal Piso: Flaca, Alvva & Brava

Osteguna 15: Izaki Gardenak, Madeleine eta Grise

Ostirala 16: Skabidean & The Black Birds, Bad Sound eta Gora Etorri

Larunbata 17: Liher eta The Baboon Show

 

 

Albiste hau Irutxuloko Hitzak argitaratu du eta Creative Commons BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Kanal hauetan artxibatua: Donostiako Piratak  |  Musika  |  Donostia

Donostiako Piratak kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude