Oier Urrutia presoaren lagun batek auto istripua izan du

  • Istripua gertatu da Urrutiaren laguna Logroñoko espetxera bisitan zihoala. Laguna onik da, baina bisita galdu dute presoak eta lagunak.


2019ko maiatzaren 13an - 11:40

Euskal preso eta iheslari politikoen lagun eta senideen elkarteak jakinarazi duenez, igande goizean gertatu zen istripua. Ezbeharra salatzeko mobilizazioak deitu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

Hau da, hitzez hitz, Etxeratek igandean bere webgunean eskegi duen komunikatua:

Oier Urrutia Gonzalez preso politiko gasteiztarraren lagun batek kotxe istripua pairatu du gaur goizean, Logroñoko espetxera bisita egitera zijoala. Ezbeharra goizeko 10:30ak aldera gertatu da, Logroñon bertan, autobideko ordainlekua pasatu ondoren, beste kotxe batek atzetik jo egin duenean presoaren lagunaren kotxea.

Talkak kotxeko txapan izan du eragina eta bidez batez, atzeko gurpil bat lehertu egin da baina, zorionez, onik atera da Oier Urrutiaren laguna. Istripuaren ondorioz, bisita galdu egin du.

Etxerat elkarteak istripu berri hau salatu nahi du. Dispertsioak eragindako urteko bosgarren kotxe istripua izan da Oier Urrutiaren lagunak pairatu duena eta gogoraratu nahi dugu istripu hauen erantzukizuna dispertsio politikaren kudeatzaile eta bermatzaileena dela. Ez dago arrazoi bakar bat ere espainiar Estatuko espetxeetan dauden euskal preso guztiak Zaballara ez hurbiltzeko, eta gaixo dauden eta adin nagusikoak diren presoak ez askatzeko.

Etxerat elkarteak euskal gizarteari, eragile eta erakunde ezberdinei mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen die, dispertsioarekin behingoz amaitu arte.

Ezbeharra salatzeko elkarretaratzeak deitzen ditugu Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan:

- IRUÑEA, hilak 13, astelehena 20:00etan Gobernu Zibilaren aurrean.

- BILBO, hilak 14, asteartea 19:30etan Arriaga Plazan.

- DONOSTIA, hilak 15, asteazkena 19:00tan Bulebarrean, Udaletxe ondoan.

- GASTEIZ, hilak 15, asteazkena 20:00etan Ama Zuria Enparantzan

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-07-28 | Ilargi Manzanares
Hondartzetara eramango dute presoen eskubideen aldeko aldarria abuztuaren 6an

Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.


Pili eta Fontsoren aitortza beharra aldarrikatu dute Laudion

Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]


2023-04-30 | Mati Iturralde
Hogeita hamalau urte igaro eta gero

Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]


Eguneraketa berriak daude