Dispertsioak eragindako urteko hirugarren istripua salatu du Etxeratek hiriburuetan

  • Dispertsio politikak Ibon Goieaskoetxea euskal preso politikoaren senideen istripua eragin zuen Aste Santuan. Elkarretaratzeak egin ditu Etxerat Elkarteak hiriburuetan.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 05an - 09:06

Frantziako Estatuan dagoen Arlesko espetxean aurkitzen den Ibon Goieaskoetxea euskal preso politikoaren senideek ezbeharra izan zuten Aste Santuan espetxerako bidean zirenean. Dispertsioak 2018an aurten eragindako hirugarren ezbeharra izan da hau.

Ibon Goieaskoetxea euskal preso politikoaren bikotea eta bi seme-alabek  istripua izan duten Toulouse inguruan, Arlesera bidean zirela. Kotxean zihoazen hiru senideak ongi aurkitzen dira, inongo zauririk gabe, baina autoa erabiltezin geratu da. 

Azken istripu hau salatzeko, Euskal Herriko hiriburuetan elkarretaratzea egin ditu Etxerat elkarteak. Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazan 100 lagun inguru bildu dira.

Sakabanaketak ia hiru hamarkada bete dituen honetan, urteko hirugarren ezbeharra salatzeaz gain, “urte luze eta gordin hauetan eragiten ari den sufrikario, odoluste ekonomiko eta biktimak oroitu nahi ditugu”, aiderazi du Etxeratek.

29 urte hauetan 400dik gora ezbehar eta milatik gora zauritu eragin ditu dispertsio politikak: “Sufrimendu guzti honen isla dira gure 16 lagun eta senideren biziak erauziak izan direla sakabanaketa politika honen erruz. Dispertsio politikaren behin-betiko amaiera exijitzen diegu estatu zein alderdi erantzuleei, euskal gizartearen aldarrikapentzat ere izanik amaiera hau”, salatu dute.

 

Albiste hau Hala Bedi Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-07-28 | Ilargi Manzanares
Hondartzetara eramango dute presoen eskubideen aldeko aldarria abuztuaren 6an

Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.


Pili eta Fontsoren aitortza beharra aldarrikatu dute Laudion

Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]


2023-04-30 | Mati Iturralde
Hogeita hamalau urte igaro eta gero

Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]


Eguneraketa berriak daude