Dimititu egin duten Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek herritarrei zuzendutako agurra

  • Arratzua-Ubarrundia (Araba) herriko EH Bilduko hiru zinegotziek dimisioa eman dute Solariaren zentral fotovoltaikoagatik. Hau da hiru zinegotziek, Txetxu Zengotitabengoak, Laura Sanchok eta Javier Ruiz de Arkautek, herritarrei zuzendu dieten agur mezua.

Arratzua-Ubarrundiako udalaren osaketa.

2025eko martxoaren 19an - 12:54
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

(erredakzioan itzulia)

Arratzua-Ubarrundian EH Bilduko Udal Taldea osatzen dugunok, 2023an azken hauteskundeetara aurkeztu ginen ilusioarekin eta gobernatzeko anbizioarekin. Talde prestatu bat osatu genuen, zeinetan uztartzen zen udal jarduerako esperientzia, pertsona berriekin. Eta ilusio eta anbizio horren fruitu gisa, kontzentrazio-gobernua eratu genuen Arratzua-Ubarrundiako plenoa osatzen duten beste bi talde munizipalekin.

Gure lehentasunen artean zeuden gizarte zerbitzuak hobetzea, etxebizitza politika, junta administratiboetan parte hartzea eta, batez ere, trantsizio energetikoaren ikuspegi berri bat. Asko dira gure udalerriaren baitan dauden proiektuak, baina horietako batek bereganatu ditu begirada guztiak eta gure udal jardueraren zati handi bat: Vitoria Solar 1.

EH Bildu ordezkatzen dugu Arratzua-Ubarrundiako Udalean, baina, baita ere, aktiboki parte hartzen dugu hainbat herri plataformetan. Eta bai kaletik eta bai erakundetik lan egin dugu proiektu hau gelditzeko, zeinak, gure ustez, gure udalerriko etorkizuna baldintzatzen duen.

Lan horren fruitu izan dira zenbatu ezinak diren ekimenak eta hainbat erakundetan aurkeztu ditugun alegazioak. Ordea, ikusten dugu eskuak lotuta ditugula, enpresen eskutik udalez gaindiko erakundeek bultzatzen dituzten proiektuen aurrean. Enpresa horiek, Solariak bezala, etekin ekonomikoa bilatzen dute soilik. Eusko Jaurlaritzaz ari gara, zeina proiektu honetan aldi berean den parte eta epaile.

Egoera horrek eraman gaitu frustraziora eta pentsatzera une honetan gutxi edo ezer ez daukagula aportatzeko Arratzua-Ubarrundiako Udaletik proiektu hau gelditzeko. Guztira dagoeneko energia berriztagarrien hamabost proiektu ditugu erregistratuta gure udalerrian.

Egoera horren aurrean, ez gara legegintzaldia amaitzeko indarrez sentitzen. Horregatik, uste dugu garaia dela gure zinegotzi aktak uzteko. Uste dugu gure dimisioak ohartarazi behar duela gauzak ezin direla horrela egin. Erakundeek elkarren artean kolaboratu behar dute, proiektuak inposatu gabe. Eta prozesu hori herritarrei ere entzunda egin behar da, kontrol publikoarekin, baina modu parte-hartzailean, aurrera egiteko energiaren benetako demokratizaziora bidean.

Komentzituta gaude Andrea, Jon eta Belenek bere egingo dutela orain artean guk genuen ardura, ilusioz eta indarberrituta, merezi dugun Arratzua-Ubarrundiaren alde borrokan jarraitzeko. Eta prozesu horretan gure alea jartzeko konpromisoa hartzen dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
2025eko azaroaren 19
Igarobide ekologikoak eolikoen mehatxupean:
Utzi izaten, utzi pasatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.