Alfonso Alonsok dimisioa eman du PPren EAEko presidentetza utzita, alderdiaren buruzagitzak joan den asteburuan Jaurlaritzako lehendakarigai izateko Carlos Iturgaitz hautatu ostean. Alderdikideei eman die albistearen berri, hunkituta: "Jarduera publikoarekiko eta politikoarekiko konpromisoari eta dedikazioari amaiera ematen diot".
Zuzendaritza nazionalaren "babesik gabe" karguan jarraitzea "zentzuzkoa" ez dela adierazi du ostean egindako prentsaurrekoan. Mariano Rajoyk PPren presidentetza utzi eta gero, Soraya Saenz de Santamariaren alde agertu zen Alfonso Alonso, baina Pablo Casadok jaso zuen alderdikideen babesa, eta horrek zaildu egin du Gasteizko alkate ohiaren ibilbidea alderdian. Aurrerantzean, behin-behinean, Amaia Fernandezek hartuko du Alonsoren kargua.
L5 lineak Euskotrenen ibilbidea aldatuko du, eta geltoki batzuk eraitsiko dituzte, tartean Usansolokoa. Trenaren ibilbidea lurperatuko dute eta beste geltoki batzuk gehituko dituzte. 2022an, Eusko Jaurlaritzak linea horren jatorrizko proiektua aldatu zuen Usansoloko geltokia... [+]
“PPko polizia patriotikoak” Barne Ministerioaren datu-baseen bitartez, Podemoseko politikariak espiatu zituela informatu du El Paísek, horien artean Pablo Iglesias, Yolanda Díaz, Ione Belarra edo Irene Montero. Espainiako Estatu osoko autonomia erkidego... [+]
Valentziako Hezkuntza Kontseilaritzak 16 hizkuntzetatik bederatzitan murrizketak jakinarazi dizkie Hizkuntza Eskola Ofizialei, eta euskal hizkuntza da okerren geratu dena.
El Diario egunkari digitalak argitaratu du Ertzaintzaren txostena. Honela dio: “Espainiako Inteligentzia Zerbitzuak beraien Gasteizko langileak mobilizatu zituen ETA Al Qaedarekin lotu ahalko zuen informazio bila”. Dokumentuaren arabera, Italiako web orri bat... [+]
Gustavo Antépara Gasteizko Alde Zaharrean pisu turistikoak baimenik gabe ustiatu dituela eta bertan obra “klandestinoak” egin dituela argitaratu zuen ARGIAk 2023ko apirilean. Maiatzeko hauteskundeen osteko berregituraketan, Arabako eta Gasteizko PPko kide... [+]
Pedro Sánchezen eta Amnistia Legearen aurka antolatu dituzte manifestazioak, “espainiarren berdintasuna” aldarrikatzeko. Hego Euskal Herriko jendetsuena Iruñekoa izan da: 6.000 elkartu dira. Bilbon gizon bat atxilotu dute eta beste hiru identifikatu.
Sei urteko atzerapenaren ondoren, "kongresu demokratikoa" egingo du Euskadiko Alderdi Popularrak abendua heldu baino lehen. Laura Garrido eta Javier de Andrés dira hautagaiak.
Espainiako Gobernurako presidentegaia aukeratzeko elkarrizketak egin ditu Espainiako errege Felipe Borboikoak. Francina Armengolek, Espainiako Kongresuko Mahaiko presidenteak, jakinarazi du erregeak Feijóo aukeratu duela.
Udal komunikazioetarako hizkuntza lehenetsia zen katalana duela 36 urtetatik; orain, berriz, udalak osatu berritan, legea atzera bota du Vox eta Alderdi Popularraren arteko koalizioak. Funtzionarioek herritarrekin halabeharrez gazteleraz komunikatu beharra dute orain.
"Garaipena azkenekoz lortu genuenetik zazpi urtera, berriro irabazi ditugu hauteskunde orokorrak", adierazi du PPko presidentegai Alberto Núnez Feijóok. "Harro nago horregatik. Eskerrik asko!".
EH Bilduk irabazi ditu Kuartangoko Udalerako hauteskundeak, baina EAJrentzat izango da alkatetza, PPrekin hitzartua baitu. PPtik hautatu zuten zinegotziak, baina, postuari uko egin dio arrazoi pertsonalengatik, eta bere ordezkoa –PPko zerrendan bigarrena– Juan Pablo... [+]
EH Bilduk baino boto gutxi batzuk gehiago lortuta irabazi du EAJk Araban foru hauteskundeetan, eta eserlekuei dagokionez, bat gehiago besterik ez lukete lortuko jeltzaleek EH Bilduk baino, behin betiko azken emaitzen faltan. PPk eserleku bat irabaziko luke, eta PSEk eta... [+]
EH Bilduk eskuratu ditu Gipuzkoako Batzar Nagusietarako bozik gehien: 120.578 bozekin, 22 batzarkide lortu ditu, 2019ko hauteskundeetan baino 5 gehiago. EAJk, PSE-EEk eta Podemosek behera egin dute: EAJk 17 batzarkide lortu ditu, aurrekoan baino 3 gutxiago. PSE-EEk 7 batzarkide... [+]