Diada 2019: liskarretik elkarlanera igaro nahian

  • Urriaren lehen hamabostaldirako espero den Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiak erabat baldintzatzen du aurtengo Diada. Indar independentisten arteko liskar giroa nagusi izan da urte osoan, baina batasun saiakerek indarra hartu dute azken asteetan. ANCk zortzigarren urtez milioi bat herritar baino gehiago biltzea espero du manifestazio nagusian.


2019ko irailaren 10ean - 10:29
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urte asko dira jada Diadaren deialdiari ezohiko garrantzia aitortzen diotela Kataluniako herritar eta mugimendu independentistek, independentziaren aldeko prozesuaren baitan. Batean mugimendu independentista ahalduntzeko, bestean erreferendumaren alde presionatzeko, hurrengoan erreferendumaren emaitzan berresteko, eta beste. Aurtengo Diada epaitegiek baldintzatuta dator erabat.

Urriaren lehen hamabostaldian espero da Espainiako Auzitegi Gorenaren sententzia erreferendumaren arduradun politiko eta sozial nagusien aurka. Zigor gogorrak aurreikusten dira, eta erantzun irmo eta bateratua emateko deiak etengabeak dira. Indar independentisten artean, baina baita erreferenduma defendatzen duten edo estatuaren erantzun errepresiboaren aurka dauden bestelako pertsona edo mugimendu batzuen ahotan ere.

Batasunerako deien gainetik, ordea, liskarra nagusitu da ikasturte osoan Katalunian. Bai alderdien artekoak, baita alderdien eta ANC, Omnium edo CDRen moduko independentziaren aldeko mugimenduen artekoak ere. Urtero ANCk deitzen duen Diadaren mobilizazio nagusia bera liskarrerako motibo bihurtu da aurten. Azkenaldian, ordea, zenbait batasun keinu praktiko ikusi dira. Iraileko lehendabiziko asteburuan mugimendu politiko eta sozial independentista nagusiak eta erbesteratuak Genevan (Suitza) bildu ziren epaiari eman beharreko erantzuna adostu nahian. Hurrengo egunean, irailaren 2ko astelehenean, Tsunami Democrátic jaio zen ildo horretan eta desobedientzian sakondu nahian. Astelehen honetan preso eta erbesteratu politiko katalan guztiek sinatutako idatzia argitaratu da, Diada masibo eta bateratu batera deituz eta urriaren 1eko izpiritua aldarrikatuz. Izan ere, independentismoaren barnean aurtengo Diada epaiari eman nahi zaion erantzun bateratuarentzako mugarria izatea nahi da.

“Independentzia helburu”

“Independentzia helburu” da ANCk aurtengo Diadarako aukeratutako leloa. Abuztuan alarma jo zuen antolakunde independentistak, izen emateak aurreko urtearekin alderatuta laurden batean egin zutelako behera. Independentismoan bizi den etsipenaren seinalea, askoren ustez. Ordutik joera aldatu egin da, eta aurreko edizioetako kopuruetara hurbildu dira. Iragan igandean ANCk jakinarazi zuen 300.000 herritar baino gehiagok eman dutela izena internet bidez. 1.000 autobusetik gora daude mobilizatuak egunerako, eta 240.000 kamiseta dituzte salduak. ANCk milioi bat herritar baino gehiago biltzea espero du. Lortuz gero, zortzigarren urtea litzateke jarraian.

Irailaren 11ko manifestazio nagusia 16:00etan hasiko da. Graciako pasealekua eta Espainiako plaza arteko bidea hartuko du, eta plazatik irteten diren sei kale ere okupatuko ditu.

 

Ekitaldi eta mobilizazio ugari

Diadaren ospakizunaren bueltan, bestelako ekimenak ere ugariak dira urtez urte. Maila instituzionalean, lehen ekitaldia legebiltzarrena izango da, astearteko 20:00etan. Legebiltzarreko presidente Roger Torrentek Urrezko Domina ezarriko die Sea Watch itsasontziko Carola Rackete kapitainari eta Proactiva Open Arms GKEko zuzendari Óscar Camps-i, Mediterraneo itsason errefuxiatuen alde egin duten lanagatik. Astearte gauen, argi-zuzi martxa bat deitu dute LLedonerseko espetxeraino, bertan dauden presoei elkartasuna helarazteko.

Irailaren 11ko eguna Rafael Casanovari egiten zaion lore eskaintzarekin hasiko da. Arratsaldeko manifestazioaz gain, ANCk kanpaina informatiboa egingo du 10:00ak eta 15:00ak artean. “Ahalduntze herritarra” bultzatzeko ildoan ari da lanean ANC, independentziaren bidean urrats indibidual eta kolektiboak sustatuz. Horietako bat kontsumo estrategikoaren kanpaina da, herritarren kontsumoa Ibex 35 enpresetatik deslotu nahi duena. Omniumek, bere aldetik, presoen absoluzioaren aldeko ekitaldia egingo du eguerdian Lluís Companys pasealekuan. Eskaintza zabalago baten adibide batzuk besterik ez dira.

Urtero legez ezker independentistak deialdi propioa egin du ANCren manifestazioaren osterako. “Botere herritarra antolatzen. Independentziaren bidean ez dago laburbiderik” dute aurtengo lelotzat. CUP, ARRAN, edo Alerta Solidaria antolakundeek “autoantolakuntza herritarra eta desobedientzia” aldarrikatuko dituzte “Herrialde Katalanen eskubideen konkistarako”.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herrialde katalanak
Euskara, katalana eta galiziera ez dira momentuz hizkuntza ofizialak izango Europar Batasunean

Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute. 


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Laranja-paperetan marraztutako boikotak

Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]


Kataluniako finantzaketa akordioa: galdera gehiago, erantzunak baino

Espainiako Gobernuaren estrategia politikoaren barruan mugitu du fitxa PSOEk: protagonista handirik gabeko irudi batekin jakinarazi dute akordioa, baina detaile gutxi emanda eta datarik ipini gabe.


Langileak vs. makinak

Anstey (Ingalaterra), 1779. Leicesterren kanpoaldeko herriko ehungintza fabrika batean, ugazabak Ned Ludd izeneko aprendizari errieta eta jipoia eman zizkion, ehungailua gaizki erabiltzen ari omen zelako. Haserre, Luddek mailu bat hartu eta bi makina hondatu... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Amnistia Legea konstituzionala dela ebatziko du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

PPk ezarritako helegiteari erantzunez, legearen testua ia bere osotasunean konstituzionala dela dio auzitegiaren ebazpen proposamenak. Hala ere, legea pertsona gutxi batzuentzat dela dioen argudioan arrazoia eman dio eta herritar guztiei aplikatzea proposatu du.


Desazkunde turistikorantz, turismoaren oinarri kapitalistak kolokan jartzeko

Europa hegoaldean turistifikazioaren aurrean dauden hirien SET sareak topaketa egin du Bartzelonan, apirilaren 25etik 27ra. Turistifikazioak lurralde eta bizitzetan duen eraginaren tamainaz ohartarazi dute: “Ez da turismo handia jasotzen duten guneen arazoa soilik; sistema... [+]


2025-05-14 | Jesús Rodríguez
Kolapsoaren entsegu bat

Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]


2025-05-07
Carme Puig Antich. Lekukoaren zuzia
“Saiatzen zara hau eta hura egiten, baina hortxe da beti Salvadorren heriotzaren zauria”

Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]


“Planeta suntsitzen duen su turistikoa amaitzeko” manifestaziora deitu dute Europako hainbat eragilek

Manifestazioaren iragarpena Turistifikazioaren aurkako Europa Hegoaldeko sareak (SET) Bartzelonan antolatutako topaketen harira egin dute. "Turismo-monolaborantzaren aurka" deitu dute eta Europa Hegoaldeko hamabost eragile inguru batu zaizkie. 


Euskal herritar bat epaituko dute bete hogei pertsonarekin batera 2021ean Bartzelonan etxegabetze bat geldiarazten saiatzeagatik

Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.


Espainiako polizia bat bi urtez infiltratu zen Lleidako mugimendu politiko eta sozialetan

Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]


2025-03-20 | El Salto
Kataluniako erreferendumean gomazko balak jaurti zituzten lau poliziari ez diote amnistia emango, eta auzipetu egingo dituzte

Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.


2025-03-17 | ARGIA
Ipar Katalunian katalanezko ikastetxeak larri: babes ekonomikoa eskatu diete instituzioei

Milatik gora lagun bildu ziren larunbatean Ipar Kataluniako Perpinya herrian La Bressola ikastetxeak defendatzeko. Murgiltze eredua katalanez eskaintzen duten ikastetxe horiek arrazoi ekonomikoengatik larrialdian daudela adierazi dute eta erakunde publikoei eskatu diete babes... [+]


Eguneraketa berriak daude