Deustuko jaiak denontzat


2023ko martxoaren 09an - 09:27
Azken eguneraketa: 14:20

Hau sinatzen dugunok, Deustuko Jai Batzordean auzoko eragile bati [GKS] parte hartzeko eskubidea ukatu izanaren inguruan dugun ikuspuntua ezagutarazi nahi dugu, egoera hau aldatzeko eskaera egitearekin batera.

Auzoko jaietan, auzoko mugimendu sozial eta politiko desberdinetan eta abarretan parte hartu izan dugu Deustun, bakarka zein modu kolektiboan. Egindako lan guztia gizarte justuago baten alde egindako lanean oinarritua izan da beti.

Jaien auziari dagokionez, hauek aurrera ateratzeko lan aktibo bat egin dugu gutako askok ere. Auzoan auzotar guztiontzako izango ziren jai herrikoiak, anitzak eta parte hartzaileak aurrera ateratzeko elkarlanean aritu gara eta, noski, jaiak auzoko mugimendu eta eragileen sustapenerako tresna ezinbesteko izan dira urte guzti hauetan. Jaien bitartez zabaldu, sozializatu eta finantziatu ditugu auzoko mugimendu eta eragile desberdinak eta horretarako eskubidea auzoko eragile guztiei bermatua izaten jarraitu behar duela uste dugu. Hortaz, elkarlanean eta parte hartzean oinarritutako jai eredua berreskuratu behar dela pentsatzen dugu, auzoko eragile desberdinei ateak zabalduz eta ez arrazoi politikoengatik honetarako aukera ukatuz.

Guztiz onartezina deritzogu haien buruak pluraltzat dituzten horiek beste tendentzia politikoetako eragileak auzoko jaietatik kanpo uztea

Oso kezkagarria iruditzen zaigu auzoan modu desinteresatuan lan politiko eta sozial bat egiten dabiltzan gazte batzuei auzoko jaietan eta auzoko Jai Batzordean parte hartzeko eskubidea ukatzea. Gainera, honen berri izan genuenetik ez dugu hau sostengatzen duen pisuzko arrazoirik jaso. Argi dago, honen atzean arrazoi politiko eta ideologiko batzuk daudela. Guztiz onartezina deritzogu haien buruak pluraltzat dituzten horiek beste tendentzia politikoetako eragileak auzoko jaietatik kanpo uztea.

Hortaz, Deustuko Jai Batzordeari erantzukizunez jokatzeko deia egin nahi diogu. Auzoko jaiak guztionak izan behar dira, anitzak, parte hartzaileak eta auzoko eragile desberdinen artean elkarlanean aurrea ateratakoak eta hau bermatzea Deustuko Jai Batzordearen erantzunkizuna da.

Katixa Lezea, Ane Miren Natxiondo, Aitor Urquijo, Leire Medrano, Maite Martinez, Unai Grijalba, Aitor Uribasterra, Amelia Ortiz, Jon Maidagan

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]


Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Eguneraketa berriak daude