Ekainaren 30etik uztailaren 2a iraganen da aurtengo Euskal Herria Zuzenean festibala, Lekorneko Garroa gazteluaren inguruan. Kumbia Queers, La Cafetera Roja, Zea Mays, Huntza, Oum eta P.i.L.T. taldeek joko dute, besteak beste.
Sorgin zelaian gurea asma lelopean aurten ere musika, ikuskizun eta hitzaldi eskaintza zabala prestatu du Euskal Herria Zuzenean festibalak. Talde batzuen izenak aurretik esanak bazituzten ere, atzo aurkeztu zuten egitarau osoa, Baionan. Ekainaren 30 eta uztailaren 1 eta 2an egingo dute festibala, Lekorneko Garroa gazteluaren inguruan.
Kontzertuak
Azken urteotan, gaueko programazioan musikaren kalitateari, aurkikuntzari eta berezitasunari eman diete lehentasuna, eta hala egingo dute aurten ere. Honako talde hauek joko dute: Oum, Smokey Joe & The Kid, Mitchi Bitci Bar, Kumbia Queers, La cafetera Roja, Zea Mays, Huntza, Akua Naru, Wucan, Nova Twins, P.i.L.T., Duchess Says, GABLé eta Marta Ren & The Groovelvets.
Solasaldiak
Eztabaida guneak eta Brigada Ubelak antolaturik formakuntzarako tartea ere eskainiko dute, feminismoan eta burujabetzan sakontzeko. Gai hauek landuko dituzte:
- "Bake ala pazifikazio? Autodeterminazioa bake prozesuan" (Liam O'Ruairc filosofo eta idazle Irlandesakin),
- "Erresistentzia bai, baina gero zer?" (Gasteizko Errekaleor auzoa, Notre-Dame-des-Landeseko ZAD eta Eleak/Libre plataformako ordezkariekin).
- ideologia maskulinista deseraikitzeko tailerra
- ekonomia feministari buruzko hitzaldia
- Klown tailerra
Ikuskizunak
Urtero bezala, ikuskizunek ere tarte zabala izango dute: All right – La main s'affaire compainia, Dr Troll – La mogette magique, Larguez Les Amours – Cie Entre Les Gouttes, The books are made for walking, Elirale – Bihotz2, Bihotz Salataria Atx Teatroa, Mugetatik at..., Band of dixie, Ilusioaren indarra.
Iaz Bustirekin batera Topatuko lagunek jarraipen berezia egin zuten. Saioa ikusteko sartu hemen.
lbiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Queer falafel
Non: Arberatze-Zilhekoan, EHZ festibalean.
Noiz: ekainaren 29an.
------------------------------------------------------
Hasi orduko, ohar bi. Bat: “Deseroso egongo zara apur batean, isildu eta entzun. Asko ikasiko duzu zure pribilegio... [+]
Larunbat eguerdian arribatu da festibalera Baionako bestazale laguna. Alimalekoa egin nahi du Arberatze-Zilhekoan, duen egun eta erdian, igande arratsaldez buelta eginen baitu. Festibala Lekornen egiten zenean bezainbat gogo du 29. edizio honendako. Eta argi du zein den lehen... [+]
[Argazki-galeriaz gain, hiru egunetan bizitakoen kronika idatzi du Gorka Peñagarikanok. Hona irakurgai]
Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]
Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.
Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela... [+]
Azken urteetan bezala, belaunaldi eta gustu guztiei zuzendutako kalitatezko eskaintza oparoa proposatzeko xedea adierazi du EHZko antolakuntzak.
ARGIA festibalaren babesle eta laguntzaile da eta han izango gara: BTN bideopodcastaren atal berezia grabatuko dugu larunbat goizean,... [+]
Nola ezar euskara, gal-bidean, ahal-bidean eta zabal-bidean? Galdera horri ihardukitzen entseatuko da Mattin Irigoien Zabalik elkarteko kidea, ostegun honetan eskainiko duen mintzaldian.