Desazkunde jardunaldiak ostiralean eta larunbatean Bilbon

  • Apirilaren 19an eta 20an ‘Desazkundea eta Ondo Bizitzea: lana zalantzan jartzeko alternatibak’  jardunaldien hirugarren edizioa izango da Bilboko Karmelo ikastolan. Azaldu dutenez, ‘lan’ kontzeptuari definizio berria eman nahi diote, ikuspegi feministatik eta “desazkundearen eta ondo bizitzearen paradigmak” kontuan hartuta.


2013ko apirilaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Desazkundea elkarteak antolatu ditu jardunaldiak (Argazkia: sindominio.net)

Ostiralean Desazkundea mugimenduko kide Alicia Garciak ‘lan’ kontzeptuaren inguruko solasaldi bat bideratuko du. Bertan izango dira Florent Marcellesi, Lorena Cabnal eta Matxalen Legarreta.

Larunbatean goizetik gauerako egitaraua prestatu dute.

Hasteko, esperientziak eta alternatibak partekatuko dituzte hainbat kolektibok. Besteak beste, merkatu soziala, tokiko moneta, genero ikuspegia zaintzen duten kooperatibak, nekazal eta herritar mugimenduak eta herri eredu alternatiboak jorratuko dituzte.

Arratsaldean, berriz, eztabaidak egingo dira. Hala nola, Desazkundea eta sindikalismoa, zainketak, ekonomiaren birmugatzea, autogestioa eta kaleko ekintza “desazkundetzailea” jorratuko dituzte.

Desazkundeari eta jardunaldiei buruz informazio gehiago jakin nahi izanez gero, jo Desazkundea elkartearen blogera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Endometriosia
"Genero kontua da: osasun sistemak guztiz baztertzen eta erasotzen gaitu, ikusezinak gara"

Pertsona oso energetikoa da eta gorputzak uzten dion bitartean “ahalik eta gehien” disfrutatzen saiatzen da Espe Ciriza Asenna Nafarroako Endometriosi Elkarteko kidea (Iruñea, 1981). Endometriosia dauka, eta horren ondorioz, “izugarrizko” min... [+]


Erdi Aroan erditzea

Toledo, 1272-1280. Alfontso X.a Gaztelakoak Ama Birjinari eskainitako 427 kanta monodiko bildu zituen. Santa Mariaren Kantigek Erdi Aroko musika eta literatura bildumarik garrantzitsuenetakoa osatzen dute, baina, kantiga miniaturaz apainduta daudenez, ilustrazio horiek beste... [+]


2024-05-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Intimitatea

Etxe batean badira zenbait gune, gutxitan erakusten zaizkionak etxetarra ez den norbaiti. Esan trastelekua, ganbara, galdara gela, armairu bat. Askotan lurrazpiko etxeko oinean edo irisgarritasun gutxiko etxearen goialdean kokaturik dira. Etxearen txoko hauek lotsa,... [+]


‘Gu’-aren inguruan marraztu du Tupust! kolektibo feministak bere hirugarren alea

Bildumako azken alea izango dela jakinarazi dute: lehenbizikoa Ni-ari buruzkoa izan zen, eta bigarrena Zu. Bigarren hura bezala, autoedizioan kaleratu du honakoa ere.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Eguneraketa berriak daude