"Deigarria egiten zait Gesalatz-Deierri aldean zer aurrerapauso sendoak egiten ari diren euskararen alde"

  • Igandean, irailearen 3an, Bertso jaialdia eginen dute Muetz herrian 12:30ean. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Julio Soto arituko dira bertsotan eta Amaia Agirre izanen da gai-jartzailea. Juan Antonio Urra Gesalazko alkateak eta Julio Soto bertsolariak eskualdean dagoen euskararekiko grina azpimarratu

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko irailaren 01a - 10:01
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hirugarren urtez antolatu dute bertso saioa Muetz herriko pilotalekuan. 

Julio Sotoren aita Gesalatz bailarako Irurre herrikoa da eta oso harreman estua du Sotok Gesalazekin. Bertan adinekoek gorde duten euskararekiko xalotasuna eta hizkuntza berreskuratzeko belaunaldi berrien grina azpimarratu ditu Julio Sotok. Saioa 12:30ean izanen da igandean, Muetzeko pilotalekuan. 

 


Euskara Nafarroan kanaletik interesatuko zaizu...
2023-09-22 | ARGIA
Nafarroako Liburutegien Sareak %10 emango du euskaraz urte bukaera arteko egitarauan

Aurkeztutako egitarauan 55 ekitaldietatik sei bakarrik dira euskaraz: haurrentzat ipuin-kontalaria, hiru liburu aurkezpen eta bi hitzaldi.


Euskara ikasteko eskaintza da murriztu duten bakarra Iruñeko Hizkuntza Eskolan

Ingelesa, italiera, alemana eta frantsesaren eskaintza mantentzea edo handitzea erabaki du Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak. Aldiz, euskara taldeak murriztu egin ditu, Hizkuntza Eskolaren irizpidearen aurka: "Badirudi Eskola enpresa pribatua balitz bezala... [+]


Gobernu akordioan euskararekiko helburuak gutxitu arren, Ollok dio “aurrekoa baino handinahiagoa” dela

Hala adierazi du Ana Ollo Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak Foru Legebiltzarrean, adostutako programan lehenagokoarekin alderatuz hiru puntu ezabatu eta beste zortziak aldaketarik gabe mantendu badira ere.


Iruñeko Lezkairu auzoko ikastetxean ezingo da euskaraz ikasi ikasturte honetan

Iruñeko Lezkairu auzoan ikastetxe publiko berria eraiki dute –Paderborn-Lezkairu– eta ikasturte honetan hasi da lanean. Hizkuntzak Ikasteko Programako (PAI) ikastetxea da, eta gaztelaniaz eta hainbat ikasgai alemanez ikasteko aukera eskaintzen du, baina D... [+]


Eguneraketa berriak daude