De Miguel auziko zenbait inputatu lanpostu publikoetan aritu dira edo ari dira lanean

  • Alfredo De Miguel, inputatu nagusia, edota Koldo Ochandiano Arabako EAJko kontulari ohia lanpostu publikoetan aritu izan dira lanean auzia martxan zegoen bitartean.


2019ko abenduaren 11n - 17:24
Alfredo De Miguel. Irudia: Eldiariodelnorte.es
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eldiario.es hedabideak ikerketa sakon bat argitaratu du, eta bertan "De Miguel" auzian zerikusia izan duten izen nagusien bizimodua azaldu. Hedabideek auzia izendatzeko erabili duten izena dago ikerketa horren muinean. Alfredo De Miguel, Arabako EAJ alderdiko buruetako bat, Hazi sozietate publikoan aritu zen lanean epaitegietara zihoan bitartean. Caja Vital enpresako zuzendari zenak eszedentzia hartu zuen Hazi, eta behin lanpostua berreskuratu nahi zuela jakinarazi zionean Eusko Jaurlaritzaren ekonomia garapena eta azpiegiturak jorratzen dituen enpresari, lanpostura itzuli zen.

Beste izen ugari

Ikerketan beste hainbat izen agertzen dira. Horietako bat Arabako EAJ-ren buru ohi Koldo Ochandiano da. Kataia Consulting eta kasuarekin zerikusia duten gainerako enpresen sorreretan zerikusia izan zuen Ochandianok. 2019an Miñanon sartu zen lanean, Arabako Teknologia Parkean. Bertan ere kontularitza lanak eramaten hasi zen.

De Miguel eta Ochandianoz gain, inputatu ugari daude agerian. Juan Jose Ibarretxek gidatutako Jaurlaritzako Gazteria zuzendaria izan zen Xabier Sanchez. Bere senideek alderdi jeltzalearen barruan karguak dituzte. Arruti familia, De Miguelen begikoa zen Sergio Fernandez, Aitor Telleria... dira izen-zerrenda osatzen dutenak.


De Miguel auzia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...