De Miguel auziarekin lotutako enpresa bati kontratu publiko bat eman zaiola salatu du EH Bilduk

  • De Miguel auzian “inplikatuta” dagoen STOA enpresari eman diote Miñaoko parke teknologikoko sektorizazio planaren erredakzioa egiteko kontratua EH Bilduk jakinarazi duenez. Koalizioak aurreratu du, EAEko Legebiltzarrean eta Gasteizko Udalean azalpenak eskatuko dituela.


2018ko abuztuaren 22an - 09:28
Arabako Parke Teknologikoarekin lotutako kontratu bat STOA enpresari eman izana salatu du EH Bilduk.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Europa Pressek jaso duenez, EH Bilduk salatu du Sergio Fernandez Oleagak kudeatzen duen STOA enpresari Miñaoko parke teknologikoarekin lotutako kontratu publiko bat eman diotela. Koalizio abertzaleak gogora ekarri duenez, STOA “inplikatuta” dago De Miguel ustelkeria auzian, Arabako Parke Teknologikoarekin lotutako kontratuen ustezko irregulartasunengatik.

Hori dela-eta, EH Bilduk eskatuko du Jaurlaritzako Industria sailburuordeak azalpenak eman ditzala EAEko Legebiltzarrean. Gainera, Arabako Batzar Nagusietan ere eskatuko du Aldundiko Garapen Ekonomiko eta Lurralde Orekarako foru diputatuaren agerraldia. Gasteizko Udalean berriz, Sustapen Ekonomikoko zinegotziaren agerraldia eskatuko du, kontratu publiko horri buruzko argibideak eman ditzan.

Agerraldi horiekin, EH Bilduren arabera, “EAJk esplikatu beharko du zein irizpide etiko eta juridikoren arabera jarraitzen duen Arabako Parke Teknologikoak kontratatzen enpresa bat eta pertsona bat, akusatuta daudenak hain zuzen kontratuen adjudikazio irregularrez”, Antxon Belakortu zinegotziak esan duenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: De Miguel auzia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!