De la Serna sustapen ministroak: "AHT korridorea 2023rako"

  • Sustapen ministro Iñigo De la Sernak atzo esan zuen Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren (AHT) korridorea 2023rako egina egonen dela. Data hori “handinahia” dela aitortu zuen ministroak berak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko martxoaren 01an - 08:56
Iñigo De la Serna sustapen ministroa (Arg: Guaixe.eus)

Azpiegitura horren jarraipena egiten ministerioaren eta Nafarroako Gobernuaren jarraipen batzordearen bileraren ondoren egin zituen adierazpenak. Ministroak aurreratu zuen Castejon eta Iruñea arteko ibilbideko lanak azkartzeko hainbat tramitazio azkartuko dituela. Zaragozarekin eta Euskal Y-arekin loturak nola eta noiz eginen diren ez zuen zehaztu.

UPNko buru Javier Esparzarendako “Nafarroarako albiste bikaina da” De la Sernak iragarritakoa. “Ministroak Nafarroarekin dituen konpromisoak betetzen segitzen du”. PPko Ana Beltranek, berriz, Espainiako Gobernuak Nafarroarekin dituen konpromisoak betetzen dituela gaztigatu zuen.

Elkarrizketa hau Guaixe.eus atariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2024-04-22 | Ahotsa.info
Sakanak tren publiko eta sozialaren aldeko apostua egiten du

Manifestazio jendetsua egin dute Altsasun AHTren lanak gelditzea eta gaur egungo trenbidea hobetzea eskatzeko.


Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Eguneraketa berriak daude