Dantzan.com itxi behar izan dute

  • Dantzan.com itxi dutela jakinarazi dute. Dantzari buruzko webgune hau 2001. urtean sortu zen Eibarko Kezka dantza taldearen eskutik. Ordutik gaiari buruzko albiste, analisi eta bideoak argitaratu izan dituzte, baina "diru-laguntzen beherakada eta bestelako diru-iturrien urritzearen ondorioz" itxi behar izan dute.


2012ko urtarrilaren 2an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57
Dantzan.com-en azala.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hala dio webgunearen azalean plazaratutako oharrak: "Ezin dugu orain hamar urte abiatu genuen gune hau ekonomikoki mantentzen jarraitu. Ez dugu amore eman nahi, eta saiatuko gara finantzabidea eskuratzen lehenbaitlehen berriz martxan egoteko, baina bitartean, eta urtarrilaren 1etik aurrera webgunea ezingo dugu elikatzen jarraitu".


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.