Dantzan aldarrikatu dute mugimendu herritarrek krisiari emaniko erantzuna

  • Ehunka lagunek egin dute bat ¡Que no nos quiten lo bailao! Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko ekimenarekin larunbatean Gasteizen.


2021eko ekainaren 7an - 14:15
Azken eguneraketa: 16:20
Argazkia: Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Goizetik hainbat jarduera antolatu zituzten mugimendu herritar ezberdinek arloz arlo, hiriraren zortzi puntu ezberdinetan. Egunaren hitzordu nagusia 13:00etako manifestazioa zen. Dantza eta oihu artean zeharkatu zituzten manifestariek Gasteizko kaleak, Foru plazara heldu arte. Amaierako ekitaldian hitza hartu zuten pentsionistek, osasun arloko langileek edo gazteek, besteak beste. “Egin dezagun dantza, bai, baina gure erritmoan, librean, kolektiboan, inor kanpoan utzi gabe, letra eta nota askatzaileak sortuz, borroka izerdituz, eta gozatuz. 'Ez bada dantzatzen ez da nire iraultza', idatzi zuen Emma Goldmanek. Arrazoi osoa zuen. Mugitzen denak soilik sentitzen baititu kateak, egia da; baina, apurtu, aske dantzatzen duenak soilik apurtu ditzake” ekimenaren bozeramaile mozorrotuaren azken hitz horien ostean, dantzan eman zioten amaiera ekitaldiari.

Hemen Halabideo-k argitaratutako bideoa:

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimendua
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!