Dantza Hirian jaialdia irailaren 15etik 30era

  • Donostia, Hendaia, Irun, Errenteria, Pasaia, Baiona eta Hondarribiako plazak eta kaleak dantza garaikidearen agerleku bilakatuko dira irailaren 15etik 30era Dantza Hirian jaialdiari esker. Hamairugarrenez ospatuko da jaialdia, Dantza Garaikidearentzako plataforma da, Baiona-Donostia Eurohiriaren testuinguruan. Dantza garaikideak formatu txikiko obren bidez, eremu publikoa hartuko du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko irailaren 17an - 08:53
Dantza Hirian 2017, Baiona. Argazkia: Iñaki Zugasti CC-BY-SA

 

Jaialdian, Aterpean programaren barruan, honako lan hauek estreinatuko dira: Larrua Proiektuaren “Akullu” (Gasteiz) eta Javier Guerreroren “(B)aso” (Bartzelona). Dantza Hirian jaialdiak IBILI programaren inguruan artikulatzen diren gure lurraldeko konpainiak babesten jarraitzen du. Horrela, bertan izango dira: Amaia Elizaran (Donostia), Lasala (Donostia), Larrua Proiektua (Gasteiz), Myriam Pérez (Irun) eta Colectivo Eflirkoa (Baiona). Gainera, Dantzaz / Atalak 2.0 Proiektuak (Errenteria) Eneko Alcarazen (Hondarribia) eta Matxalen Bilbaoren (Bilbo) koreografiak aurkeztuko dira.

Egitaraua

Irailak 15 larunbata, Donostia

13:00 Dantzaz "Bero Gabe" Eneko Alcaraz. Katalunia plazan.

17:30 Dantza eta marrazki tailerra 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Nautikon.

18:30 Marco Flores "Extracto Abierto". Nautikon.

19:30 Dantzaz "Amarrak" Matxalen Bilbao. La Bretxa merkataritzan.

20:00 Lamajara Danza "Almágica". San Telmo Museoko esplanadan.

 

Irailak 16 igandea, Donostia

17:30 Dantza eta marrazki tailerra 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Nestor Basterretxea plazan (Tabakalera).

18:30 Carla Diego "Plangére". Blas de Otero plazan (Tabakaera).

19:00 Amaia Elizaran "Block". Andre Zigarrogillen plazan (Tabakalera).

19:30 Los Moñekos "We-Ding". Nestor Basterretxea plazan (Tabakalera).

 

Irailak 22 larunbata, Hendaia

17:00 Dantza eta marrazki tailerra 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Gaztelu Zahar frontoian.

17:30 Myriam Perez Cazabon "Nere Azalean Arrotz". Gaztelu Zahar frontoian.

17:45 La Macana "Ven". Gaztelu Zahar frontoian.

 

Irailak 23 igandea, Irun

18:00 Dantza eta marrazki tailerra 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Zabaltza plazan.

19:00 Carmen Fumero y Miguel Ballabriga "Un poco de nadie". Zabaltza plazan.

19:15 La Macana "Ven". Zabaltza plazan.

 

Irailak 28 ostirala, Errenteria

17:00 Dantza eta marrazki tailerra 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Xabier Olaskoagan.

18:30 Lasala "L.U.". Xabier Olaskoagan.

19:00 La Intrusa "Bilie Jean". Herriko Plazan.

19:30 Javier Guerrero "(B)aso". Koldo Mitxelena plazan.

 

Irailak 29 larunbata, Baiona

16:30 Dantza eta marrazki tailerra 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. MVC Polo Beyris-en

17:30 Collectif Eflirkoa "Suites pour Espaces Urbains". MVC Polo Beyris-en

18:00 Javier Gurerrero "(B)aso". MVC Polo Beyris-en

18:15 Proyecto Larrua "Akuilu". MVC Polo Beyris-en

 

Irailak 30 igandea, Pasaia

12:00 Dantza eta marrazki tailerra 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Donibane Plazan.

13:00 Proyecto Larrua "Akuilu". Donibane Plazan.

13:30 Javier Guerrero "M:7 Gonala". San Pedro enbarkaderoan.

 

Irailak 30 igandea, Hondarribia

17:30 Dantza eta marrazki tailerra 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. San Pedro kalean.

18:30 Montón de paja y trigo "Business World". San Pedro Kalean.

19:00 Ivan Benito "Galapago". Santiago Plazan.

 

Dantza konpainia
  • MARCO FLORES (MADRID) "Extracto Abierto"

  • LAMAJARA (BARCELONA) "Almágica"

  • AMAIA ELIZARAN (DONOSTIA) "Block"

  • CARLA DIEGO (MADRID) "Plangére"

  • LOS MOÑEKOS (BARCELONA) "We-Ding"

  • LA MACANA (A CORUÑA) "Ven"

  • MYRIAM PEREZ (IRUN) "Nere Azalean Arrotz"

  • CARMEN FUMERO (TENERIFE) "Un poco de nadie"

  • LASALA (DONOSTIA) "L.U."

 

  • LA INTRUSA (BARCELONA) "Bilie Jean"

 

 

 

 

 

 

 

 

  • COLLECTIFF EFLIRKOA (BAIONA) "Suites pour Espaces Urbains"

 

 

 

 

 

 

 

 

  • IVAN BENITO (ZARAGOZA) "Galapago"

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Informazio gehiago: Dantza Hirian 2018 programazioa (pdf)

bertako plazak eta kaleak dantza garaikidearen agerleku bilakatuz. Jaialdi ibiltari honek arte hori ikertu eta gizarte-kohesiorako tresna gisa hurbiltzen die herritarrei, mugaz haraindiko topagune eta eremu partekatu bat sortuz.

Albiste hau Dantzan.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dantza
2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-15 | Euskal Irratiak
300 dantzari bildu ditu Iparraldeko dantzari egunak Hendaian

Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.


2024-04-12 | dantzan.eus
Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

Nola deitzen da dantzariek batak besteari ipurdian sua piztearen zirraraz jolasean aritzen diren dantza? Ba plego-dantza izan liteke, edo bizker-dantza, edo tatin-dantza sua ipurdian edo Izetz ixetukoa-Baietz ixetukoa...  Ablitasen, Baztanen, Garesen, Bardozen zein... [+]


2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


Eguneraketa berriak daude