Crysallis: “Institutuko ikaskideek zein irakasleek Ekairen sexu-identitatea onartu zuten”

  • Crysallis Euskal Herria elkarteak ohar bat kaleratu du Ekai Lersundi 16 urteko mutil transexualaren heriotzaren harira. Irakasle eta ikasleen partetik jasotako babesa argitu nahi izan du Crysallisek, eta gaztearen ondoan egon direnei eskerrak eman.


2018ko otsailaren 20an - 12:09
Chrysallis Euskal Herriak Ekai Lersundiren omenez egindako irudia (Arg: Crysallis Euskal Herria)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bestalde, irakasleek transexualitatearen inguruan jaso behar zuten formakuntza martxorako programatuta dagoela jakinarazi du, eta institutuko gurasoek ez zutela halakorik jaso.

Crysallis Euskal Herriaren oharra:

Chrysallis Euskal Herria elkartetik, Ekairen heriotzaren ondoren, otsailaren 16an argitaratu genuen oharraren ildora, zeinean bere institutuan formakuntza baten beharra adierazten zen, ondorengoa argitu nahi dugu:

Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu institutuko ikaskideek zein irakasleek Ekairen sexu-identitatea onartu zutela berak egoeraren berri eman bezain pronto, eta hasieratik berak aukeratutako izena erabiltzen hasi zirela; institutuko dokumentu guztietan izena aldatu zen, aurreko izenaren ordez, Ekai ezarriz. Irakasleek ikasgeletan transexualitatearen ulermena landu zutela Chrysallis Euskal Herriaren zein Eusko Jaurlaritzaren Berdindu zerbitzuaren aholkularitzarekin eta material didaktikoekin; eta institutuan irakaslegoarengan sentsibilizazioa landu zen.

Irakasleek formakuntza espezifikoa oraindik jaso barik zeukaten. Formakuntza hau datorren martxorako programatua dago eta Eusko Jaurlaritzaren Berdindu zerbitzuak eskaini behar du. Era berean, ez zen institutuko gurasoentzako formakuntzarik eman.

Gure hausnarketan azpimarratu nahi genuena hauxe zen: transexualitate egoeran dauden nesken eta mutilen akonpainamenduan, beharrezkoa eta nahitaezkoa dela Formazio Plan Integral bat jasotzea, irakasleei, gurasoei eta ikasleei zuzendua. Hezkuntza komunitate osoak transexualitatea ulertu eta errespetatu ahal izateko formazio plan hori premia larriarekin jaso behar du era koordinatu batean, eta transexualitatean adituak diren sexologiako profesionalek egin beharko lukete. Gure ustez, formazio plan integral hori, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Enplegu eta Gizarte Politika Sailak bermatu beharko lukete, eta eskaera hau azken bi urteetan mahai gainean jarri izan badugu ere, oraindik ez du erantzunik jaso neska-mutil hauen premiak asetzeko moduan.

Ekairen amak dioen moduan, “Ekai onartua izan zen bere institutuan hasieratik”. Eskerrak eman nahi dizkiogu ikastetxeko arduradunei Ekai akonpainatzen egin duten lanagatik, eta baita institutuko Ekairen ikaskideei, aniztasuna ulertzeko eta onartzeko erakutsi duten gaitasunagatik. Eta batez ere Ekairen ondoan egon izanagatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Transexualitatea
2025eko apirilaren 30
Meloi saltzailea
Rowling ala Millerey

2024ko maiatzaren 2
Alejandra Burgos eta Karla Guevara, El Salvadorko trans aktibistak:
"LGTBI komunitatea eta emakumeak beti egon gara salbuespen egoeran"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!