ARGIA.eus

2022ko abuztuaren 09a

Euskarazko edukien zabalkundea erraztu eta areagotu asmoz, Creative Commons lizentzia izango du ARGIAk

  • ARGIAk webgunea berrituko duela baliatuko du bere edukien lizentziak aldatu eta hauei Creative Commons izaera emateko. Abenduaren 3tik aurrera, beraz, ARGIAko edukiak Creative Commons Aitortu - Partekatu lizentziapean argitaratuko dira. Horri esker, medio honek argitaratutako materiala hartu, moldatu, kopiatu eta publikatu ahal izango du edonork, beti ere egilea Argia eta kazetaria aitortuz gero, eta edukiak zabaltzeko lizentzia bera erabiltzen badu.

Cretive Commons lizentzia izango dute ARGIAko edukiek datorren astelehentik aurrera (Irudia: copiazurda.wordpress.com)
2012ko azaroaren 28a

Eduki batzuk salbuetsita izango dira, hala nola, agentzietatik jasotzen ditugun argazkiak, eta hauek salbuespen oharrak eramango dituzte.

Zergatik aldaketa hau?

Arrazoi nagusia euskarazko edukien zabalkundea erraztea eta areagotzea da, hori euskararentzat eta euskaldunontzat onuragarria izango delakoan. Egungo bere egoeragatik, euskarak jadanik baditu nahiko arazo munduratu eta zabaltzeko, eta guk zabalkunde hori lagundu nahi dugu, horretarako gure edukien erabilera erraztuz eta bultzatuz. Adibidez, aurrerantzean euskarazko Wikipediak gure edukiak erabili ahal izango ditu bereak hornitzeko. Aldi berean, sortzailea eta euskarriari dagokien aitortza babestua legoke.

ARGIAren funtzio nagusia komunikazioarena da eta zeregin hori kazetaritzatik lantzen du. Gure edukien irekitze honek gure hizkuntz komunitatea trinkotu, sendotu eta aberastu egiten du. Edukien zabalkunderako zenbat eta erraztasun gehiago eman, are eta errazago beteko da gure funtzio sozial hori. Aldaketa honetan, bai guk bai euskarak, galtzeko baino irabazteko gehiago dugu. 

Kanal honetan artxibatua: Jakintza librea

Jakintza librea kanaletik interesatuko zaizu...
2022-02-21 | Sustatu
Hamar Milako marka, erronka inportante bat euskarazko Wikipediarentzat

Wikipediaren kalitate eta interes orokorra bermatzeko (edo kalibratzeko) tresna bat Wikimedia Fundazioak proposatutako Hamar Mila (10.000) artikulu funtsezkoen zerrenda da. Jakintzaren hainbat alorretan "funtsezko" artikuluak zerrendatu dituzte (ikusi azalpena galegoz,... [+]


2022-01-10 | ARGIA
Patenterik gabeko COVID-19aren aurkako txerto "librea" Indian erabiltzea baimendu dute

Patenteetatik libre dagoen COVID-19aren aurkako txerto berri bat sortu du Texasko haurrentzako ospitaleko txertoen garapenerako zentroak (AEB). Indiak dagoeneko onartu du txerto hori erabiltzeko emergentziazko baimena eta haren sortzaileek espero dute laster Indonesian,... [+]


Toribio Altzaga, Dorothy Parker, Winnie-the-Pooh... Hauek dira 2022an jabetza publikora pasa diren egile eta obra batzuk

Sorkuntza-lanen jabetzak zeresana eman ohi du haien egileak hil ondoren ere, baina beti iristen da hildako artistaren oinordekoekin ika-mikak amaitzen diren momentua: egile-eskubideak iraungi eta obra jabetza publikora pasatzen den momentua. Herrialde bakoitzean hori gertatzeko... [+]


2021-09-16 | ARGIA
Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna

Iskanbila sortu da Twitterren aste honetan, ARGIAk berrerabili egin duelako Aiurri hedabideak argitaratutako elkarrizketa bat, Creative Commons Aitortu – Berdin partekatu lizentzia baliatuz. Sare sozialak ez dira ingurune onena mota honetako gaiei buruz eztabaidatzeko eta... [+]


Irakurrienak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude