Confebasken proposamenak sindikatuak baztertu nahi ditu, ELA eta LABen iritziz

  • “Malgutasunean” oinarritutako lan harremanetarako eredu berria berretsi zuen Confebaskek astelehenean Bilbon, 400 enpresa-jaberekin egindako ekitaldian eta Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Lehiakortasun sailburuaren babesarekin. Han izan ziren halaber SEA, Cebek eta Adegi, EAEko hiru probintzietako patronaletako buruak.


2016ko apirilaren 19an - 12:30
Roberto Larrañaga Confebaskeko presidentea, proposamena aurkezten (Arg.: Manu de Alba).

Azaroan esandakoaren bide beretik aritu zen Roberto Larrañaga Confebaskeko presidentea. Besteak beste, langileen soldatak enpresen irabazien araberakoak izateko ideia jaurti zuen berriz. Horrekin batera, langileak enpresa-proiektuan inplikatu beharra azpimarratu zuen Larrañagak. “Langileak eta zuzendaritza ezin dira etengabe elkarri bizkarra emanda bizi, enpresak irautea nahi badute”. Langileen parte-hartzeak enpleguari egonkortasuna emango diola gehitu zuen.

Harreman-gune nagusia enpresa bakoitza, eta ez sektorea, izan behar dela ere esan zuen Confebaskeko presidenteak. Hitzarmen sektoriala existitu arren, enpresa bakoitzak bere arauak eduki beharko lituzke patronalaren ustez. Dena malgutasunaren onerako.

ELA eta LABen kritikak

LABen iritziz berritasun gutxi dago Confebasken proposamenean: “Berri izena eman diote orain arte egun duten bidea egonkortu eta sakontzeari”. Patronalaren asmoek prekarietatea areagotzea beste ondoriorik izango ez dutela dio LABek, eta mesfidati hartzen du langileak enpresaren parte izateko deialdia. Izan ere sindikatuak jokalekutik kanpo nahi izatea leporatu dio sindikatuak Confebaski: “Ze kolaboraziori buruz hitz egin dezake gehiengo lan sindikala lan harremanetatik kanpo utz nahi duen patronalak?”.

Eusko Jaurlaritza eta Confebask eskutik helduta doazela salatu du ELAk. Biak gizarte eredu beraren alde ari direla uste du sindikatuak: “Eredu horren barruan ez dago lekurik nortasun kolektiboen ordezkaritzarako, sindikatuen ordezkaritzarako alegia”.

Bai patronalari bai gobernuari harmonia sozialaren aldeko mezuak zabaltzea aurpegiratu die ELAk, “noiz eta lan-baldintzak objektiboki guztiz prekarioak direnean; prekarietatea sektore pribatura nahiz publikora hedatu da sekula ez bezalako neurrian”. Jaurlaritzaren politikek, egoera konpondu beharrean, areagotu egiten dute,  ELAren esanetan: “Patronalaren aldeko mezuak zabaltzen dituzte, prekarietatea ditu publikoz bultzatu, enpresei gero eta zerga gutxiago ordaintzen lagundu…”.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Enpresak
2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


2024-03-17 | Roser Espelt Alba
Desjabetze bidezko metaketa berriztagarria

Zertara dator gure herria zentral eolikoz eta eguzki-plakaz betetzeko urgentzia hau? Bistan da, arrazoi agerikoena klima aldaketari erantzuteko premia dela, erregai fosilak iturri berriztagarriekin ordezkatzekoa. Hain zuzen, hori omen da Europako funtsen zein estatu eta... [+]


2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Riderren lan eskubideak bermatzen dituen direktibaren alde egin du Europar Batasunak

Frantziako Estatua eta Alemania izan dira aurka kokatu diren estatu bakarrak. Direktibaren lanketa 2021eko abenduan abiatu zuen Europak, baina trabak eta presioak tarteko, hiru urte baino gehiago behar izan ditu onespenak. Europako Parlamentuak bozketa berrestea falta da.


Iberdrolak 4.803 milioiko irabazi garbia izan zuen 2023an

% 10,7ko igoera izan du aurreko ekitaldiaren aldean; iaz, 4.339 milioiko errekorra lortu zuen. Hala ere, Ignacio Sanchez Galan presidenteak irabazi elektrikoen kargaren aurka egin du.


Eguneraketa berriak daude