Chavismoaren aurkako protestetan Orlando Figuera bizirik erretzeaz akusatutako venezuelarra atxilotu dute Espainian

  • Enzo Franchini Oliverosi nahitako giza hilketa eta terrorismoa egozten dizkio Venezuelako justiziak, besteak beste. Oposizioak sustatutako protesta biolentoen erdian hil zuten Orlando Figuera, 2017an. Venezuelako fiskaltzak estradizioa eskatzeko tramiteak hasi ditu.


2019ko uztailaren 12an - 09:38
Orlando Figuera bizirik erre zuten unea. Argazkia: @Mision_Verdad.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Enzo Franchini Oliveros venezolarra Espainiako Estatuan atxilotu dutela jakinarazi du Venezuelako fiskal orokor Tarek William Saabek. “Gure eskakizunari esker, Ministerio Publikotik Interpoleko autoritateei luzatua, 2017ko maiatzaren 20an Orlando Figuera bizirik erretzeaz akusatutako Enzo Franchini Oliveros jauna atxilotua izan da Espainian”, idatzi zuen asteazkenean bere Twitter kontuan.

2017ko apirilean eta maiatzean oposizioak gobernuaren aurkako protesta biolentoak antolatu zituen (guarinbak). Horietako baten erdian eta egun argitan, maiatzaren 20an, Orlando Figuera erail zuten. Fiskaltzaren arabera, manifestariek Figuera kolpatu eta labankada batzuk eman zizkioten, eta bizirik zela su eman zioten azkenik. Venezuelako justiziak Franchiniri egozten dio erailketa. Herrialdetik ihes eginda zegoen.

Saab fiskalak Franchiniren estradiziorako tramiteak hasi dituela ere jakinarazi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Venezuela
Eguneraketa berriak daude