Burka espazio publikoetan erabiltzea debekatu nahi du Espainiako Gobernuak

  • “Segurtasuna” eta “emakumeen duintasuna” argudiatuz,  Espainiako Barne Ministerioa burka espazio publikoetan debekatzea pentsatzen ari da. Jorge Fernandez Diaz ministroak jakinarazi duenez, tramitatzen ari den Herritarren Segurtasunerako Legea erabili dezakete neurria ezartzeko.


2014ko irailaren 4an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Hiru emakume burkaz jantzita
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Pertsonalki, burka emakumeen duintasunaren kontrako jantzia dela uste dut, baina hori ez da gure ardura”, adierazi du Fernandez Diazek. Segurtasunari begira, ordea, burkaren erabilpena arazoa izan daitekeela esan du, “legez kontra aritzen den pertsonaren identifikazioa oztopatu dezakeelako”.

Ministroak gogoratu du lege aurreproiektuak zigor administratiboak aurreikusten dituela manifestazioetara aurpegia estalita doan jendearentzat. Honen harira, “burkaren erregularizazioa gauzatzeko aukera ona” izan daitekeela nabarmendu du.

Katalunian ere aurpegia estaltzea debekatzeko urratsak

Kataluniako Generalitateak joan den asteartean onartu zuen manifestazioetan aurpegia estaltzen duten jantzien erabilpena debekatzen duen lege aurreproiektuaren memoria, baina neurria espazio publikoetara hedatzea baztertu zuen, hori egiteko eskumenik ez dutela esanez.

Egun, segurtasun irizpideengatik edo identifikaziorako bakarrik exijitu ahal zaio emakume bati burka, niqab edo abaya kentzea. Espainiako Gorte Nagusiek baino ez dute eskumena burka espazio publikoetan debekatzen duen lege bat garatzeko.

Komunitate musulmana desados

Riay Tatary Espainiako Islamiar Batzordeko (CIE) arduradunak eta Espainiako Komunitate Islamiarren Batasuneko (UCIDE) lehendakariak ez du uste burkaren debekua erregularizatzea beharrezkoa denik. Adierazi duenez, oso gutxi dira Espainiako Estatuan burka erabiltzen duten emakumeak, eta gehienak kanpotik bisitan datoz.

Tataryk azpimarratu du burka ez dela jantzi islamikoa, lokala baizik, Afganistango komunitate batean soilik erabiltzen dena. “Ohiturak eta erlijioa bereizi behar dira. Erlijioak burua estaltzea eskatzen du, ez gorputz osoa”, adierazi du.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Espainia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.