Burdin Hesia saioa, gaurkotasunaren analisi kritikoa egiteko

  • Gedar Telebistak lehen pausoak eman ditu Burdin Hesia saioarekin. Hamabostean behin emango dute, eguneroko gaien inguruko analisi kritikoa plazaratzeko.

Argazkia: Gedar Telebista

2021eko urriaren 6an - 14:38
Azken eguneraketa: 17:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urriaren 3an argitaratu zuten Burdin Hesia saioaren estreinako atala. Tertulia baten bidez gaurkotasuneko gaiak landuko ditu saioak, eta hau izango da Gedar Telebistaren lehen programa. Albisteetatik abiatuta gai nagusi bati helduko diote Burdin Hesia saioaren atal bakoitzean; aurreratu dutenez, zenbait kasutan tertuliaz gain elkarrizketa batek lagunduta egingo dute gaiaren lanketa. Helburua, koinuturaren analisi kritikoa eginez iritzi-ikuskera kapitalistei aurre egitea dela adierazi dute.

Haizea Uzkudunek gidatu du lehen atala, eta pandemia, ezarritako neurri murriztaileak, kale-edana, jazarpen poliziala eta gazteen kriminalizazioa izan dituzte hizpide tertuliakideek.

Hamabost egunean behin emango dute saioa, igandez, iluntzeko 20:30etan. Gedar Langile Kazetaren YouTube kanalean ikusi ahal izango da, baina baita Spotify eta iVooxen podcast formatuan entzun ere. Urriaren 24an emango dute hurrengoa, tartean Euskal Herriko Gazte Topagune Sozialistaren jarraipen berezia egingo baitu Gedar Langile Kazetak.

Hona hemen Burdin Hesia saioaren lehen atala:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hedabideak
2025eko urriaren 16
Berriketa gutxi
Risottoa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!