Bukatu dira finalerako sarrerak

  •  Abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den finalerako sarrera guztiak agortu dira. Ekainean izan zuten aukera Bertsozale Elkarteko bazkideek finaleko sarrera erosteko, eta uztailetik aurrera herritar orok. Irailaren 25ean saldu dira azkenak. Aforoa bete denez, ez da sarrera gehiagorik salgai egongo.


2022ko irailaren 26an - 08:11
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lehen faseko eta finalaurrekoetako saio guztietarako sarrerak daude salgai www.bertsosarrerak.eus atarian. Bertsozale Elkarteak gogorarazi nahi du saio guztiek aforo mugatua dutela eta sarrerak aurrez eros daitezkeela webgune horretan.

Aurki jarriko ditu Bertsozale Elkarteak salgai finalera joateko autobus txartelak eta bazkari txartelak. Horiek ere, www.bertsosarrerak.eus atarian.

Saioetara joan ezin duenak, pantailaz jarraitu dezake txapelketa

Hitzetik Hortzera telebista saioak igandetan egingo du bezperako saioaren laburpena. Eta astelehenero jarriko ditu bertsoa.eus atariak asteburuko saioetako bertsoaldiak ikusentzungai.

Lehen faseko saioak ez dira zuzenean emango. Finalaurrekoetako saioak, berriz, Internetez Bertsoa.eus eta eitb.eus atarietan eskainiko dira zuzenean; baita, telebistaz ere, ETB4 katean ere.

 


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!