Lehen familia liburu elebiduna eman diote Nanteseko bikote bati

  • Familia liburua bretoieraz eta frantsesez izatea lortu du bikote batek Nantes hirian. 


2021eko martxoaren 16an - 11:46
Argazkia: Rodolphe Delaroque | Nantes Métropole

Kazeta hedabideak jakitera eman duenez, Notre-Dame-des-Landesen bizi den bikotea aitzindaria izan da familia liburua bretoieraz eta frantsesez lortzen. Martxoaren 10ean lortu du liburua. Brendan Guillouzic-Gouret eta Tifenn Merien, Lupitaren gurasoak dira eta argi dute alabari bretoiera transmititu nahi diotela. Familia honek gainontzeko herritarrei bide bat zabaldu izana espero dute eta Nantesen jende gehiagok familia liburu elebiduna eskatzea. 

Gertakari edo erabaki hau oso garrantzitsua dela uste du bikoteak: “Garrantzitsua da Nanteseko beste familiek jakin dezaten”. Liburua bretoieraz izatea lortzeaz gain, tramitea ere bretoieraz egitea ondo legokeela argudiatu dute.

Elhadi Azzik, estatu zibileko delegatua den herri kontseilariak, Brendan eta Tifenni liburua emandakoak, 1792.urtetik lehen aldia dela adierazi du. Hemendik aurrera honelako eskaera gehiago egotea espero du: “Ospakizuna iragan eta, bikote bat etorri zitzaidan gisa horretako familia liburu bat izan dezaketen galdetuz. Seguru nago beste batzuk izanen direla”. Hizkuntza gutxituen aldeko pauso handia eman dute, euskararen egoerari ere bultzadatxo bat izango ote da?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: bretoiera
2022-05-19 | Leire Artola Arin
Gaur hasiko da Bretainiako Korrika Ar Redadeg

Maiatzaren 20an hasita, 2.022 kilometro egingo dituzte Bretainian, Gwitreg herritik Gwened herriraino. Oarsoaldeako AEK-k antolatuta, ordezkaritza bat joango da hara atxikimendua ematera.


'Etnozidioa: Frantziako Tabua' jardunaldietako kronika

ELEN Europako hizkuntzen berdintasunerako sareak eta Kevre Breizh Bertainieraren aldeko erakundeen kontseiluak Etnozidioa: Frantziako Tabua izenburuko jardunaldia antolatu zuten pasa den martxoaren 19an, Bretainiako Gwened herrian. Bertan izan zen Haizpea Abrisketa... [+]


Bretoieraren aldeko 'Korrika' ostiral honetan abiatuko da Finistèretik

Bi urtez jarraian ez egitea “eutsiezina” zela iritzita, Ar Redadeg bretoieraren aldeko lasterketa kalera ateratzea erabaki dute, osasun neurri zorrotzak betez. Euskal Herriko Korrikan oinarritua, 2008an hasi zuten ekimena Bretainian.


Marc'harid Bouffaut-Merdy. Bretoierazko ikastetxeko zuzendaria
"Ikasleen gurasoen %90 ez da bretoiera hiztuna"

Marc’harid Bouffaut-Merdy zuzendari da Bretainiako Kemperle-ko Diwan ikastetxean. Bretoiera bizirik mantentzeko ahaleginean dihardu. Ez da erraza. Etena izugarria da. Zaharrenek dakite bretoiera, eta haur batzuek; tarteko belaunaldiek galdua dute. Bouffaut-Merdyk kontatu... [+]


Ismael Morvan, Bretainiako Diwan eskolako ikaslea
"Bretoiera bizi publikoan sartu nahi dugu"

Diwan lizeoetako 15 ikaslek erabaki zuten baxoaren matematika proba bretoieraz egitea, nota apalena ukateko arriskua harturik.


Eguneraketa berriak daude