Ar Redadeg bretainieraren aldeko lasterketa ospatuko dute maiatzean, aurten laugarrenez. Hilaren 24tik 31ra bitartean Montroulez herritik Groñwelera iritsi arteko lasterketa herrikoia egingo dute.
Ipar Euskal Herriko AEK elkarteak bretainieraren aldeko lasterketa horretan parte hartzeko deia zabaldu du.
Baionatik aterako diren autobusak antolatu ditu Groñweleko amaiera jaialdian parte hartzeko, maiatzeko azken egunean.
Izena emateko telefono zenbakia eta posta elektronikoa jarri dituzte erabilgarri: 0559257609 eta aek@wanadoo.fr.
Honakoa da aurtengo Ar Redadegen 2014ko bideoklip ofiziala
220.000 biztanlek erregularki erabiltzen dute bretaindar hizkuntza. Emaitza aski arranguragarria, jakinez Bretaina historikoan 4 milioi biztanle badirela. Hori da bretaindarraren egoera gaur egun.
Inork oraindik Vincenzo Vecchi zein den ez badaki, has dadila bere izena ikasten. Ez da mende hasierako anti-globalizazio manifestazioetan ibilitako aktibista soila. Hamabi urtetik hona Bretainian aterpetua, italiar justiziak estraditatu egin nahi du Mussoliniren garaiko lege... [+]
Maiatzaren 20an hasita, 2.022 kilometro egingo dituzte Bretainian, Gwitreg herritik Gwened herriraino. Oarsoaldeako AEK-k antolatuta, ordezkaritza bat joango da hara atxikimendua ematera.
Hamar urte daramatza Nantes Revoltéek informatzen, baina urtarrilean hedabidearen disoluzio prozedura abiatu du Frantziako Gobernuak. Nantes Revoltéek salatu du beren aurkako prozedurak hedabide independente oro eta informazio eskubidea mehatxatzen dituela.
Aeolus ontziak astelehenean eman zuen isuriaren abisua. Konpondu artean, gertaturikoa ikertzen ari da fiskaltza.